Publicada el Jueves, 24 de Enero de 2013

Nafarroako Gobernua 'Fundación Camino de la Lengua Castellana' fundazioan sar dadin premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, Bildu-k eta Nabai-k haren kontra emandako botoekin, UPNren, SNren, I-Eren eta atxiki gabeko bi parlamentarien abstentzioarekin eta PPNk haren alde emandako botoarekin, Nafarroako Gobernua “Fundación Camino de la Lengua Castellana” fundazioan sartzea eska dezan premiatzen duen mozioa bazter utzi du gaur.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako mozioak gaztelaniak “tresna eta ondare global” gisa duen ahalmena azpimarratzen zuen. Une honetan gaztelania hiztun kopuruari dagokionez “munduko bigarren hizkuntza” da eta, Cervantes Institutuaren aurreikuspenen arabera, hedatze prozesuan dago oraindik.

“Fundación Camino de la Lengua Castellana” fundazioa 2000ko otsailaren 22an sortu zen, eta Logroñon du bere egoitza. Fundazioak “hizkuntzaren eta literaturaren bidez kultura, historia, arkitektura, tradizioak eta gastronomia ezagutzea” du helburu.

Fundazioa erakunde pribatu bat da eta erakunde publikoen laguntza du, horien artean Kultura Ministerioarena.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 75. zk., 2012-09-25ekoa)