Publicada el Jueves, 8 de Noviembre de 2012

Nafarroako Gobernua toki-azpiegituretako obretan bere gain hartutako finantzaketa ziurta dezan premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta PPNk kontra emandako botoekin, SNren abstentzioarekin eta Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek alde emandako botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “hitzarmen bana sina dezan udalekin, udalek obren finantzaketaren ehuneko ehun aurreratzeko ahalmena izan dezaten, ahalik eta obra kopururik handiena egitea helburu. Hitzarmen horrek ziurtatuko du 2013ko ekitaldian zehar –edo, salbuespen gisa, 2014an zehar– itzuliko dela planak diruz lagundutako zenbatekoa”.

Zioen azalpenean, Nabai-k bultzatutako mozioak aipatzen zuen “oinarrizko azpiegituretako obra askoren exekuzioa moteltzea kaltegarria” dela. Horregatik, hitzarmen bat sinatzea eskatzen zuen, Gobernuak entitateei hitzemandako zenbatekoak kobratuko direla eta hainbat udal “aurreratzeko prest” daudela “bermatzen” duena. Izan ere, martxoaren 14ko 3/2012 Foru Legea onesteagatik 2009-2012 Toki Inbertsioen Plana (2014raino indarrean dagoena) atzeratu da, eta ondorioz Gobernuaren ekarpena ere “atzeratu” da. Beraz, mozioak atzerapen horiek arintzea du helburu.

Proposatu duen taldeak Nafarroako Gobernuak iragarri du 40 milioi euro erreserbatu dituela Toki Inbertsioen Planean egiteke dauden obretan dagokion partea finantzatzeko, baina udal eta toki entitateen artean “konfiantza” sortzeko konpromiso horri “segurtasun juridikoa” ematea proposatzen zuen

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 56. zk., 2012-06-08koa)