Publicada el Jueves, 25 de Octubre de 2012

Parlamentuak José Antonio Asiáin, Miguel Ángel Pozueta eta Pablo Ibáñez Nafarroako Kutxako Kontseilu Nagusiaren kide hautatu ditu

Parlamentuko Osoko Bilkurak, aldibereko eta isilpeko bozketaren bidez, Legebiltzarrari proposatzea dagokion hiru kideak hautatu ditu, ondoren Nafarroako Gobernuko lehendakariak Nafarroako Kutxako Kontseilu Nagusiaren kide izendatuko dituenak.

José Antonio Asiáin Ayala, Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría (biek 28 boto) eta Pablo Ibáñez Olcoz (12) izan dira hautatuak. Lehengo biak PSNk proposatu ditu eta hirugarrena Bildu eta Nabai parlamentu-taldeek. 10 boto txuri egon dira.

Hautaketa bozketa sekretuaren bidez egin da, parlamentari bakoitzak txartelean hiru izen eman zitzakeen, Ganberari izendatzea zegokion kide adina.

Nafarroako Aurrezki Kutxaren eta Monte de Piedaden Estatutuetako 9. artikuluak ezarri zuen Kontseilu Nagusia, besteak beste, Nafarroako Parlamentuak proposatuta Nafarroako lehendakariak izendatutako hiru kidek osatuko dutela; Nafarroako Parlamentuak, Estatutuen 11. artikuluari jarraituz, kide horiek Legebiltzarreko talde politikoek proposatutako pertsonen artetik hautatuko dituela, betiere Legebiltzarrak zehaztutako prozedurari jarraituz. Gainera, pertsona horiek, Kutxako Estatutuetako 8.1.f) artikuluan xedatutakoarekin bat, ezingo dute inolako kargu publiko-politikoren jardunean egon.

· www.parlamentodenavarra.es
· Karguak hautatzeko arauen argitalpena (NPAO, 82. zk., 2012-10-15ekoa)