Publicada el Jueves, 14 de Junio de 2012

Foru Komunitateko Gobernua, toki entitateek lagunduta, Eliza Katolikoak Nafarroan egindako immatrikulazioek ukitutako ondasun guztien inbentarioa egin dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk kontra emandakoekin, Nafarroako Gobernua “toki entitateek lagunduta, Eliza Katolikoak Nafarroan egindako immatrikulazioek ukitutako ondasun guztien inbentarioa egin dezan” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Gobernu zentrala premiatzen den “beharrezkoak diren tresnak taxutu ditzan Hipoteka Legeko 206. artikulua (1946ko otsailaren 8koa) eta Hipoteka Erregelamenduko 304. artikulua indargabetzeko”.

Era berean eta hirugarren atal batean, aurrekoa bezala SNk zuzendu duena, Nafarroako Gobernua premiatzen da “toki entitateen jabetzako ondarearen defentsa juridikoa egitera, haien titulartasun publikoa ageria denean, baldin eta toki entitateek eskaria egiten badute”.

Zioen azalpenean, Nabai, Bildu eta I-E parlamentu-taldeek bultzatutako ebazpena 1978an Konstituzioak Elizaren eta Estatuaren artean ezarri zuen banaketari dagokio. Banaketa 1946an, “estatu konfesional frankista bete betean”, onetsitako Hipoteka Legeko 206. artikuluak Elizbarrutiari aitortzen dion fede-emaile publikoaren funtzioa zalantzan jartzeko egin zen, haren izenean titulu erregistragarririk gabeko era guztietako ondasunak immatrikulatzeko.

Aipatu arauak, Hipoteka Erregelamenduko 5. artikulua ezabatzearekin batera (1867/1998 Lege Dekretua), gurtza katolikora xedaturiko tenpluen erregistroa salbuesten zuenak, elizaren titulartasuneko ondasun higiezin guztien Hipoteka Erregistrora sarbidea izatea ahalbidetu du, bai eta haien gainean esleitutako gauza-eskubideenetara ere.

Proposatu dutenen iritziz, horretan datza “konstituziokontrakotasun susmo funtsatuak” dituen arren, Nafarroan azken urteotan “herriek eraikitako edo eskuratu eta mantendutako gutxienez 1.087 ondasunen” immatrikulazioa ekarri duen legeriaren “jatorriak eta zuribideak”.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 29. zk., 2012-03-22koa)