Publicada el Viernes, 9 de Marzo de 2012

Espainiako Gobernua Nortasun Agiri Nazionala eta gidabaimena Nafarroako bi hizkuntza ofizialetan egiteari dagokionez legeak ezarritakoa betetzera premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena onetsi du gaur, SNk, Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk kontra emandako botoekin, Espainiako Gobernua premiatzen duena “ahal den eperik motzenean betearaz dezan Nafarroako Foru Komunitatean, NANa eta gidabaimena Nafarroako bi hizkuntza ofizialetan egiteari dagokionez, abenduaren 23ko 1553/2005 Errege Dekretuko 11.3 artikuluan eta Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuko -339/1990 Legegintzako Errege Dekretua martxoaren 2koa- laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa; betiere herritar bakoitzaren nahia errespetatuz”.

Zioen adierazpenean, I-E taldeak bultzatutako mozioak ziurtatzen du xedapen horien arabera “ondorioztatu daitekeela NANa eta gidabaimena Nafarroako Foru Komunitatean egiten denean testu finkoak gaztelaniaz zein euskaraz adierazi beharko dituela”, eta hori “interesdunek eskatuta ere ez dela betetzen, nahiz eta eremu euskaldunean bizi”.

Gainera, proposatu duen taldeak dio “paradoxikoki, Nafarroan bizi diren herritarrek agiri elebidunak lor ditzaketela –ez soilik euskaraz, ezpada katalanez edo galizieraz ere-, beste erkidego batzuetako bulegoetara joanez gero”.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 36. zk., 2011-12-02koa)