Publicada el Viernes, 19 de Octubre de 2007

Nafarroako Parlamentuaren ordezkaritza bat calrek berlinen eginiko 11. Biltzarrera joan da

Nafarroako Parlamentuko lehen lehendakariorde Javier Marcotegui Ros jaunak eta legebiltzarreko legelari nagusi Pablo Díez Lago jaunak osaturiko ordezkaritza Berlinera joan da, CALREren (Europako eskualdeetako legebiltzarren konferentzia) 11. biltzarrera. Biltzar horren lehendakaria Peter Straub da, Baden-Württemberg estatuko parlamentuko lehendakaria, eta biltzarra urriaren 22an eta 23an eginen da.

Konferentzia horren agendan hizpide izanen dira, besteak beste, Europako itunaren erreforma, "Europako eskualde-politiken etorkizuna, aintzat harturik Europar Batasunaren aurrekontuaren 2008ko berrikuspena" eta "Zerga-federalismoa", eta aztergai izanen dira, Berlineko konferentziari buruzko adierazpen orokorraz gain, klima-aldaketari eta Mediterraneoko Europaren eremuko parlamentu arteko lankidetzari buruzko beste bi.