Parlamentuko albistegia, 2023ko urriak 24 (II)



 
24-10-2023
 
 
Parlamentuko jarduera
 

Asteartea, 2023.eko Urriak 24

 
  15:15 Foru Araubideko Batzordea
 
 
 
Albiste gehiago
 
 
 
Aurkeztutako ekimenak
 
 
     
Azken albisteak
 

Onetsi egin da ponentzia bat sortzea Estellerriko garapen sozioekonomikoa aztertzeko eta hobekuntza-proposamenak ezartzeko

 
 
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordeak onetsi egin du gaur “Estellerriko garapen sozioekonomikoa aztertzera eta hobekuntza-proposamenak ezartzera” zuzendutako ponentzia bat sortzea. UPN, PPN eta Voxek alde bozkatu dute; EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin abstenitu dira, eta PSNk aurka bozkatu du. UPN talde parlamentarioak proposatutako ponentziak aipatu egiten du... Informazio gehiago
 
 
 

Parlamentuko lehendakariak asteazken honetan Saharar Ilargi Erdi Gorriko lehendakariari harrera eginen dio

 
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria Buhabeni Yahy Saharar Ilargi Erdi Gorriko presidentearekin bilduko da asteazken honetan, hilak 25. Mohamed Abdalahi Ragani Saharar Herriaren Nafarroako ordezkariordeak eta Eduardo Irigoyen eta Jose Fernandez Mugarik Gabeko Langile eta Teknikarien Elkarteko kideek ere bileran parte hartuko dute. Bilera 11:00etan izango da, Leh... Informazio gehiago
 
 
 

Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du asteazken honetan, hilak 25, Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

 
Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du asteazken honetan, hilak 25, Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emanen dio hasiera ekitaldiari (12:00, Atalondoan) eta jarraian, Gotzone Mariñelarena Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Nafarroako Elkarteko (ANPHEB) lehendakariak hartuko du hitza.
 
 
 
 

Nafarroako Parlamentua - Navas de Tolosa kalea, 1 - 31002 - Pamplona/Iruña - Telefonoa: 948 209 209 - Faxa: 948 228 444