Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek Sadar futbol zelai berritua bisitatuko du ostegun honetan, hilak 22 (19:30, 0 atea). Lehendakariarekin batera, Mahaiko eta Eledunen Batzarreko kideak ere bertaratuko dira, baita Kultura eta Kirol batzordeko bozeramaileak ere. Bertan Luis Sabalza, Osasunako lehendakariak eginen die harrera eta zelaiaren erreformen berri emanen die. |
|