Parlamentuko albistegia, 2021-02-04


 
04-02-2021
 
 
Parlamentuko jarduera

 

Ostirala, 2021.eko Otsailak 5

 
  09:15 Ponencia para el estudio y análisis de legislación de caza y pesca
 
  09:15 Kultura eta Kiroleko Batzordea
 
  12:00 Apustu-etxeen Nafar Araubidea prestatzeko Ponentzia
 
 
 
Albiste gehiago
 
 
 
Aurkeztutako ekimenak
 
 
     
Azken albisteak
 

Mozio bat atzera bota dute, Espainiako Gobernua premiatzen zuena LOMLOEn “eskari soziala” sar dezan Hezkuntza-plangintza egiteko oinarrizko irizpide gisa

 
 

Legebiltzarrak LOMLOE babestu du eta ez du Navarra Sumaren interpretazioa onartu, zeinak itundutako irakaskuntzaren aurkako erasoa salatu duen eta irakaskuntza bereiziarekin itunak manten daitezen eskatu duen

 
Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aurkako botoekin eta Navarra Sumaren aldekoarek... Informazio gehiago
 
 
 

Estatuko gobernua premiatzen da Egonkortasunari eta Finantza-iraunkortasunari buruzko Lege Organikoa indargabetu dezan

 
 

Toki entitateek Europar Funtsetan izanen duten parte-hartzea bere gastu publikoarekin proportzionala izan dadin Nafarroako eta Estatuko gobernuak premiatzea baztertu egin da

 
Parlamentuaren Osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin, zeinaren bidez Estatuko Go... Informazio gehiago
 
 
 

Mozio bat baztertu da, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena Nafarroa-Akitania Berria-Euskadi Euroeskualdearekin mugak ixtearen gaia azter zezan

 
 

Eskualdeko herritarren egunerokoan eta mugikortasunean sortutako eragozpenak direla eta EH Bilduk Frantziako Gobernuaren informazio argi eta zehatza eskatzen zuen

 
Parlamentuaren Osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur Navarra Sumaren aurkako botoarekin, PSNren abstentzioarekin eta Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin, zeinaren bidez Nafarroak... Informazio gehiago
 
 
 

Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du prostituzio-sistema abolitu dezan

 
 

Erkidegoan arreta integraleko diziplina anitzeko zerbitzuak indartzearen alde egiten da, prebentzioaz eta kontzientziatzeaz gain, esplotatuak izan diren emakumeei laguntzeko

 
Parlamentuaren Osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “indartu ditzan, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko 14/2015 Foru Legea... Informazio gehiago
 
 
 

Nafarroako Gobernua premiatzen da 65 urtetik gorako pertsonek alokairu babestuko eskaintzan parte hartzeko modua arau dezan

 
 

Beharrezkoak diren arau-aldaketak eskatzen dira etxebizitza egokituak, norberarenak zein errentan hartutakoak, eskuragarri jartzeko, gazte eta familia zaurgarriekin egiten den bezala

 
Parlamentuaren Osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin, zeinaren bidez... Informazio gehiago
 
 
 

Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko Foru Legea onetsi da

 
 

Arau berria departamentuen arabera antolatu ordez arloen arabera antolatzen da, Administrazioaren departamentu egitura aldatzen zen bakoitzean sortzen zen nahasmendua ekiditeko

 
Parlamentuaren Osoko Bilkurak gaurkoan aho batez onetsi du Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko Foru Legea. Berritasun garrantzitsuena da de... Informazio gehiago
 
 
 

Nafarroako 2019ko Kontu Orokorrei buruzko Foru Legea onetsi da

 
 

Ikusten den hobekuntza-egoerak jarraipenik izan ez dezakeela aurreratu da, Covid-aren inpaktuaren ondorioz, eta zorraren pisuari eta haren amortizazio-egutegiari buruz ohartarazi da

 
Gaur egindako osoko bilkuran, Parlamentuak Nafarroako 2019ko Kontu Orokorrei buruzko Legea onetsi du, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E taldeen aldeko botoekin eta Navarra Sum... Informazio gehiago
 
 
 

‘Bakea eta Askatasuna Saharan’ taldeartekoak Saharar herriaren autodeterminazio eskubidea gogorarazi dio Joe Bideni

 
 

AEBetako aurreko presidentearen jarrera gaitzetsi dute, nazioarteko aginduak alde batera utzita, “Marokoren lurralde-eskaera ilegalei” aitortza helarazi baitzien

 
Parlamentuko Bakea eta Askatasuna Saharan taldearteak gaur eman du argitaradu Mendebaldeko Sahararen egungo egoeraren inguruan Joe Biden AEBetako presidente berriari bidaliko dioten gutuna, gainerako Parlamentu au... Informazio gehiago
 
 
 

Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die gaixotasuna duten pertsonei

 
 

Unai Hualdek gaixotasun honen Nazioarteko Egunaren harira onetsitako adierazpen instituzionalaren irakurketarekin eman dio hasiera osoko bilkurari

 
Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta Eledunen Batzarrak urtarrilaren 25ean onetsitako adierazpen instituzionala irakurriz eman dio hasiera Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak osoko bilkurari. Onetsitako te... Informazio gehiago
 
 
 
 

Nafarroako Parlamentua - Navas de Tolosa kalea, 1 - 31002 - Pamplona/Iruña - Telefonoa: 948 209 209 - Faxa: 948 228 444