Parlamentuko albistegia, 2018-3-20 (III)


 
20-03-2018
 
 
 
Más noticias / Albiste gehiago
 
 
 
Iniciativas presentadas / Aurkeztutako ekimenak
 
 
     
Últimas noticias / Azken albisteak
 

Hezkuntza Departamentua premiatzen baita aparteko neurriak har ditzan, bitarteko irakasleek irakasle-klaustroaren % 40 baino gehiago egiten duten ikastetxeetako plantillei egonkortasuna emateko

 

Ikasturte bakoitzerako hasiera batez ezartzen diren baliabideak eta plantillak handitu daitezen eskatzen da, aparteko eskolatze-aldian eta ikasturtean zehar eskolatzen diren ikasleak aintzat hartuta

 
Hezkuntza Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “aparteko neurriak ezar ditzan, bitarteko irakasleek irakasle-kla... Más información
 
 
 

Hezkuntza Departamentua premiatzen da Torre Monreal Ikastetxe Publikoak planteatutako beharrizanak bete ditzan

 

Ikastetxeak eta Gurasoen Elkarteak salatu zuten ikasleen eskolatze berantiarreko kasuek eta matrikula berriek eragiten duten nahasmendua

 
Hezkuntza Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur UPN, PSN, PPN, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Geroa Bai eta EH Bilduren abstentzioekin, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Hezkuntza Departamentua premiatzen du “matrik... Más información
 
 
 

Nafarroako Kutxaren desagerpenari buruzko Ikerketa Batzordeko agerraldi fasea Enrique Goñik irekiko du apirilaren 13an

 
 

Hasierako egutegiarekin alderatuz aldaketa bakarra da hau, eta Goñik Kongresuan garatzen ari den Espainiako finantza krisiaren inguruko Ikerketa Batzordean agerraldia eginbeharrak eragin du

 
Nafarroako Kutxaren desagerpenari buruzko Ikerketa Batzordeak gaur erabaki du, PSNren abstentzioarekin eta UPN eta PPNren aurkako botoekin, Enrique Goñi Beltrán de Garizueta, Nafarroako... Más información
 
 
 

Nafarroa harrera leku izan dadila eskatu diete ordezkari politikoei zazpi ikastetxetako ikasleek

 
 

Ainhoa Aznarezek adierazi du haurtzaro eta nerabezaroan balioetan oinarritutako hezkuntza egoera hau konpontzeko ezinbestekoa dela, honela Alboan GKE-ren lanaren garrantzia azpimarratuz

 
Nafarroako Parlamentuan ikastetxe desberdinetako ikasleen eta ordezkari politikoen arteko topaketa bat antolatu du Alboan GKEak, izan ere, "Mugetatik haratago", erakundeak burututako h... Más información
 
 
 

Nafarroako Gobernua premiatzen da atzerrian espetxeratuta dauden preso nafarrentzako laguntza indartu dezan

 

Gobernu zentralari eskatzen zaio preso nafarrek zigorra Espainiako espetxeetan bete dezaten, Foru Erkidegoan ahal bada

 
Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barnea eta Justizia Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “indartu dezan atzerrian preso dauden nafarrendako laguntza, premia bereziko egoeran badaude higiene... Más información
 
 
 
 

Nafarroako Parlamentua - Navas de Tolosa kalea, 1 - 31002 - Pamplona/Iruña - Telefonoa: 948 209 209 - Faxa: 948 228 444