Parlamentuko Albistegia, 2018-11-23


 
23-11-2018
 
 
 
Más noticias / Albiste gehiago
 
 
 
Iniciativas presentadas / Aurkeztutako ekimenak
 
 
     
Últimas noticias / Azken albisteak
 

Nafarroako Gobernua premiatzen da baldintza higieniko-sanitarioak molda ditzan nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiategi txikien ezaugarrietara

 

Eskatutako baldintzak betetzeko egin beharreko inbertsio ekonomikoek ustiategien bideragarritasuna auzitan jar ez dezaten

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “foru dekretu bidez arau ditzan zer baldintza higieniko-sanitario bete behar dituzten, malgutasun neurriekin egokiturik, lehen mailako... Más información
 
 
 

Parlamentuak A-25 Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan egingo diren ekitaldietan parte hartzeko deia luzatu du

 
 

Legebiltzarraren aurrealdean begizta more bat jarri da erailak edo erasotuak izan diren emakumeekiko konpromisoa, arbuioa eta elkartasuna adierazteko

 
Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da azaroaren 25ean, eta egun honen harira, Nafarroako Parlamentuak kartel bat ipini du egoitzaren aurrealdean, erasotuak edo erailak izan diren emakumeekik... Más información
 
 
 

Nafarroako Parlamentuan harrera ekitaldia egin da Genero Indarkeriaren Aurkako Psikologiako Estatuko X. Jardunaldiak direla eta

 
 

Aznarezek erakundeei deia egin die “babes adierazpenetatik politika eraginkorren garapenera pasatzeko, baita oraindik isiltasuna nagusi den eremuetan ere”

 
Ainhoa Aznárez Igarza Nafarroako Parlamentuko lehendakariak gaur eguerdian harrera egin dio Nafarroako Psikologiaren Elkargo Ofizialeko ordezkari talde bati, Iruñean Genero Indarkeriaren Aurkako Psikologiako Estatuko I.... Más información
 
 
 

“Gurasoek hezkuntza aukeratzeko duten eskubidea” defendatu eta Skolae programaren “doktrinamendua” aipatzen zuen UPNren mozioa baztertu da

 

“Guraso elkarteen parte hartzea eta ikasleen, gurasoen edo tutoreen sinesmen moralekiko errespetua” eskatzen zuen

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak mozio bat atzera bota du gaur, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aurkako botoekin eta UPN eta PPNren aldekoekin, zeinaren bidez adierazi nahi zen “hezkidetza funtsezkoa dela pertsonaren prestakuntza int... Más información
 
 
 

Nafarroako Gobernua premiatzen da Banku publiko bat lehenbailen sor dezan

 

Nafarroaren garapen sozial eta ekonomikoaren eta bere produkzio-sarearen zerbitzuan jardunen duen banku publiko bat sortzeko borondate politikoa eskatu du Legebiltzarrak

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aurkako botoekin, zeinaren bidez Nafarroako Parla... Más información
 
 
 

Baztertu egin da gaixotasun endokrino-metabolikoen baheketa zabaldua ezar zezan Osasun Departamentua premiatzen zuen mozioa

 
 

Beste erkidego batzuek egin bezala, desgaitasun fisiko eta psikikoen kasuen kopurua murrizteko tratamenduaren ezarpen goiztiarraren bidez

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak mozio bat baztertu du gaur Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen eta I-Eren aurkako botoekin, PSNren abstentzioarekin eta UPN eta PPNren aldekoekin, zeinaren bidez, Osasun Departamentua pre... Más información
 
 
 
 

Nafarroako Parlamentua - Navas de Tolosa kalea, 1 - 31002 - Pamplona/Iruña - Telefonoa: 948 209 209 - Faxa: 948 228 444