publiko

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, Nafarroan bizi diren pertsonei Nafarroako osasun-sistema publikoan doako osasun-laguntza jasotzeko eskubidea aitortzen dien Foru Legea onetsi du gaur.

[14/02/2013]

Parlamentuko Osoko Bilkurak Nafarroako Ogasunaren kontu publikoen “egiazko egoera” aztertze aldera, ikerketa batzorde bat sortzeko proposamen bana bazter utzi ditu gaur.

Lehenengoa, Bildu-k, Nabai-k eta I-Ek proposatu dutena, UPNk, SNk eta PPNk haren kontra emandako botoekin eta proposatu duten hiru parlamentu-taldeek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin bazter geratu da.

[26/10/2012]

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat ahobatez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “sei hilabeteko epean hezkuntza dotazio publikoen plan bat aurkez dezan –azpiegiturak eta baliabideak eraikitzeari dagokionez- gaur egun dauden eta epe ertain eta luzean egonen diren eskolatze-premiei erantzuteko, Sarrigurengo herrian, eskola-adinean dagoen biztanleriaren premien arabera eta Sarrigurengo udalez gaindiko proiektu sektorialean jasotako dotazio-konpromisoen arabera”.

[26/10/2012]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk kontra emandakoekin, ebazpena onetsi du zeinaren bidez Legebiltzarrak “berretsi” egiten baitu “2013tik aurrera osasun publikoan haurdunaldia borondatez eteteko aukera eskaintzeko borondatea duela, Parlamentuaren 2012ko maiatzaren 10eko Osoko Bilkuran islatu zenez eta Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean maiatzaren 17an argitaratu zenez”.

[25/10/2012]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Nabai-k, Bildu-k eta PPNk alde emandako botoekin eta I-Eren abstentzioarekin, Nafarroako Gobernua “2013-2016 urteetarako Inbertsio Publikoen Planean egin beharreko proiektuen bideragarritasun azterlan bana erants dezan” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur.

Bildu-k neurri hori “Nafarroa 2012 Planean bukatu gabe gelditu diren lanetara” zabaldu nahi izan du; baina ez da aurrera atera, PPNk ez baitu horri zegokion aldaketa zuzenketa onetsi.

[13/09/2012]