Publicada el Donnerstag, 19 de November de 2015

Parlamentuak hezkuntza arloan ekimen militaristak sustatzea arbuiatu du

Nafarroako Gobernua halako ekimenik egin ez dadin ziurtatzera premiatzen du, bakearen eta bizikidetzaren balioak sustatzearekin bat ez datorrelako

Parlamentuko Osoko Bilkurak, Geroa Bai-k, EH Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek haren alde eman dituzten botoekin eta UPNk, PSNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Parlamentuak “irmoki errefusatzen ditu instituzio militarrek eta segurtasun indarrek hezkuntza arloan eragina izateko abian jartzen dituzten ekimenak, balore militaristak ez baitatoz bat bakearen eta bizikidetzaren heziketa balioen lanketarekin”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat zuen non, halaber, Nafarroako Parlamentuak “bere borondatea adierazten du segurtasun indarrek eta instituzio militarrek aurrerantzean halako beste ekimenik egin ez dezaten Nafarroako ikastetxeetan eta Nafarroako ikasleekin, eta hartara, Espainiako Gobernua eta Gobernu Delegazioa premiatzen ditu behar diren neurriak jar ditzaten”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Nafarroako Gobernua premiatzen da “Nafarroako ikastetxeek eta Nafarroako ikasleekin halako beste ekimenik eginen ez dela berma dezan, ikastetxeein zein Gobernu Delegazioari beharrezkoak diren instrukzioak emanez”.

Zioen azalpenean, EH Bildu-k bultzatu duen ebazpenak azpimarratzen duenez “hezkuntza sistemak berezko dituen balioei dagokienez, bakea eta bizikidetza kasu, hezkuntzaren esparrutik kanpoko hainbat instantizetatik erakunde polizial eta militarrekin batera sustatzen ari diren jarduerek ez dute heziketa baliorik”.

Proposatu duen taldeak oroitarazi duenez “Guardia Zibilak Cintruenigoko ikastetxean antolatu zuen Ate Irekien Jardunaldi batean ikasleak armak eskutan zituztela agertzen ziren irudiek zalaparta sortu zuten”, eta horren karietara esaten du “Nafarroan ez da zertan ontzat eman behar beste lurralde batzuetan, Frantzian adibidez (ejerzitoaren antzeko ekintzat batek “zigorrak eragin” zituen) onartezina eta helburu hezitzailerik gabea dela irizten dena.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 23. zk., 2015-10-30ekoa)