Publicada el Donnerstag, 5 de November de 2015

Nafarroako Gobernua alokairuko etxebizitzak sustatzeko laguntzak berreskura ditzan premiatu dute

Gutxienez ere 5 milioi euroko zenbatekoa bideratzea urtero alokairuko etxebizitzaren sustapenerako laguntzetara eta etxebizitza babestuen salerosketarako BEZa guztia bidera dezan iraunkortasun konpromisoko alokairukora bideratzea bazter geratu dira

Parlamentuko Osoko Bilkurak UPNk, Geroa Bai-k, EH Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk, PPNk eta I-Ek haren alde eman dituzten botoekin eta PSNren abstentzioarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “alokairuko etxebizitzen sustapenerako laguntzak berrezar ditzan, horiek errazteko adinako zenbatekoarekin”.

Mozioak bigarren idatz-zati bat zuen, babes nahikoa ez izateagatik bazter geratu dena, non Nafarroako Gobernua premiatzen zen “gutxienez ere 5 milioi euroko zenbatekoa bidera dezan urtero alokairuko etxebizitzaren sustapenerako laguntzetara, legegintzaldi osorako gutxienez ere 20 milioi euroko aurreikuspena eginez”. UPNren eta PPNren babesa ez da nahikoa izan Geroa Bai-ren, EH Bildu-ren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aurkako botoen eta PSNren abstentzioaren aurrean.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Nafarroako Gobernua premiatzen zen “etxebizitza babestuen salerosketarako BEZa dela-eta eginiko diru-bilketaren ehuneko ehun bidera dezan, betiere, alokairuko etxebizitzaren sustapenerako laguntzetara –bai berriena, bai zaharberrituena-, haiek alokairuan jartze aldera, egoera horretan irauteko konpromisoarekin”. Kasu horretan, PSNk ere, Geroa Bai-k, EH Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek egin duten moduan, haren aurka bozkatu du, UPNk eta PPNk ordea haren alde.

Geroa Bai-k, EH Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek zuzenketa bat aurkeztu dute in voce, ekimenaren titular UPNk onetsi ez duena. Zuzenketaren xedea zen “2016an garatuko den Etxebizitzaren Plan Estrategikoaren esparruan eta haren Hitzarmen Programatikoari jarraiki, alokairuko etxebizitza sustatzeko laguntzen alorrean aurreikusten den inbertsioa zehaztea”.

Zioen azalpenean, urriaren 29ko Osoko Bilkuran egin zen interpelazioaren harira UPNk bultzatu duen ebazpenaren arabera, Etxebizitzen Erroldaren arabera, 4.000 pertsona inguru daude alokairuko etxebizitza eskatzeko moduan eta Eskubide Sozialetako lehendakariordearen aurreikuspenen arabera, parke hori 600 unitatetan murriztuko da eta etxebizitza babestuen desgrabazio fiskala mugatu; egitate horiek baina ez dute batak bestearekin bat egiten.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 24.zk., 2015-11-03koa)