Publicada el Donnerstag, 10 de September de 2015

Nafarroako Parlamentuko hamalau batzordeak osatu dira

Politika Integralen batzorde sortu berriaren funtzionamendua arautuko duten arauak ezarri gabe daude oraindik, baina aurki gauzatuko da

10:00etatik aurrera eta ordu erdiko tartearekin, IX. legegintzaldi honentzat aurreikusten diren hamalau batzordeak osatzera ekin zaio hilaren 9an eta 10ean.


Horietako bederatzik, Administrazioko Departamentuei, gehi Nazioarteko Bizikidetzaren eta Elkartasunarena, Araudienari, Eskaerenari eta Foru Erregimenarenari dagozkienak hain zuzen, izaera arrunta dute eta Politika Integralena, astelehenean Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren saioan onetsi zena, berezi deritzen zaienetakoa da (kasuan kasuko zeregina amaitzean bertan behera geratzen dira eta, bestela, legegintzaldia amaitutakoan). Azken hori haren funtzionamendua arautuko duten arauak ezartzen direnean osatuko da.


Gainera, batzorde txostengile bat dago, Europako Gaiak, Gorte Orokorren bidez bidaltzen diren EBaren ekintza legegileen proiektuen laguntzen printzipioaren balizko urratzeei buruz hitz egiteko eskumena izango duena. Bultzatutako irizpena Gorteetara helarazteko epea lau astekoa izango da gehienez. Halaber, Paz y Libertad para el pueblo Saharaui-Bakea eta Askatasuna Saharan Parlamentuen Arteko Taldea dago.


Zehazki, gaur, ostegunarekin, Herritarren eta Erakundeen Harremanak; Hezkuntza; Osasuna; Kultura, Kirola eta Gaztedia; Landa Garapena, Toki Administrazioa eta Ingurumena; eta Europako Gaiak batzordeak osatu dira hurrenez hurren.


Horiek guztiak osatzeko saioek Ganberako lehendakari Ainhoa Aznárez izan dute buru, eta Mahaiko idazkari nagusi Maiorga Ramirez aritu da idazkari lanetan.


Aipatutako saioetan batzorde bakoitza osatzen duten parlamentariek haien kideen artean lehendakari batez, lehendakariorde batez eta idazkari batez osatutako Mahaia hautatu dute.


Araudiaren Batzordearen kasuan izan ezik, beste arau bati jarraitzen baitio, batzorde bakoitzeko Mahaiaren kideak aldi berean hautatu dira, txartelen bidezko isilpeko bozketaren bidez. Organo bakoitzeko kide bakoitzak izen bakar bat baino ezin zuen idatzi.


Botoak zenbatu ondoren, boto gehien jaso dituena lehendakari izendatu dute, boto kopuruari dagokionez hurrengoa lehendakariordea eta bozka kopuruan hirugarrena idazkaria.


Parlamentuaren Mahaiak adierazi duenari jarraiki eta aldez aurretik lortu den Eledunen Batzarraren adostasun loteslearekin, batzordeak 15 kidez osatuko dira, boto kopuruaren araberako garrantziarekin (UPN, 4; Geroa Bai, 3; EH Bildu, 2; Podemos-Ahal Dugu, 2; PSN, 2; PPN, 1; eta Izquierda-Ezkerra, 1), aurreko legegintzaldiko berdinak, parlamentuko talde eta elkarteek izendatutakoak.


Haien batzordeen esparruan, bai Mahaiak bai haren kide bakoitzak analogiaz Araudiak Parlamentuko Mahaiari eta haren kideei egokitzen dizkien funtzioak beteko dituzte.


Batzordeek Ganberako Mahaiak egokitzen dizkien gaiak ezagutuko dituzte, aldez aurretik Eledunen Batzarrak deitu ondoren eta izapidetzen duten gai bakoitzaren irizpen bat prestatuko dute, egindako hitzarmenak jasoko dituena, eta ondoren lehendakariaren eta idazkariaren sinadurekin Ganberako Osoko Bilkurara igorriko direnak Parlamentuko Mahaiaren bidez.


Herritarren eta Erakundeen Harremanen Batzordearen burua Tere Sáez (Podemos-Ahal Dugu, 6 boto) izango da eta Patxi Leuza (Geroa Bai, 4 boto) eta Mónica Doménech (UPN, 4 boto) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren (berdinketa adin nagusieneko hautagaiaren alde ebatzi da, Leuza, lehendakariorde izendatu dutena). Bozketan boto zuri bat egon da. Horiez gain, Batzordea Iñaki Iriarte, Ana San Martín, Juan Luis Sánchez de Muniáin (UPN), María Solana, Koldo Martínez (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz, Dabid Anaut (EH Bildu), Eduardo Santos (Podemos-Ahal Dugu), Inma Jurío, Santos Cerdán (PSN), Ana Beltrán (PPN) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek osatuko dute.


Hezkuntza Batzordearen burua Nuria Medina (PSN, 6 boto) izango da eta Iñaki Iriarte (UPN, 5 boto) eta Esther Korres (EH Bildu, 4 boto) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren. Horiez gain, Batzordea Alberto Catalán, Javier Esparza, Ana San Martín (UPN), María Solana, Isabel Aranburu, Consuelo Satrustegi (Geroa Bai), Miren Aranoa (EH Bildu), Tere Sáez, Fátima Andreo (Podemos-Ahal Dugu), Carlos Gimeno (PSN), Javier García (PPN) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek osatuko dute.


Osasun Batzordearen burua María Solana (Geroa Bai, 6 boto) izango da eta Maribel García Malo (UPN, 5 boto) eta Carlos Couso (Podemos-Ahal Dugu, 4 boto) lehendakaria eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren. Horiez gain, Batzordea Mónica Doménech, Begoña Ganuza, Sergio Sayas (UPN), Koldo Martínez, Consuelo Satrustegi (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz, Asun Fernández de Garaialde (EH Bildu), Tere Sáez (Podemos-Ahal Dugu), María Chivite, Nuria Medina (PSN), Javier García (PPN) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek osatuko dute.


Kultura, Kirola eta Gaztedia Batzordearen burua Asun Fernández de Garaialde (EH Bildu, 6 boto) izango da eta Luis Zarraluqui (UPN, 4 boto) eta Virginia Alemán (Geroa Bai, 4 boto) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren (berdinketa adin nagusieneko hautagaiaren alde ebatzi da, Zarraluqui, lehendakariorde izendatu dutena). Bozketan boto zuri bat egon da. Horiez gain, Batzordea Cristina Altuna, Luis Casado, Mónica Doménech (UPN), Consuelo Satrustegi, Jokin Castiella (Geroa Bai), Miren Aranoa (EH Bildu), Carlos Couso, Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu), Carlos Gimeno, Guzmán Garmendia (PSN), Javier García (PPN) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek osatuko dute.


Landa Garapena, Toki Administrazioa eta Ingurumena Batzordearen burua Maiorga Ramírez (EH Bildu, 6 boto) izango da eta Javier Esparza (UPN, 5 boto) eta Isabel Aranburu (Geroa Bai, 4 boto) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren. Horiez gain, Batzordea Luis Casado, Mari Carmen Segura, Luis Zarraluqui (UPN), Unai Hualde, Virginia Alemán (Geroa Bai), Dabid Anaut (EH Bildu), Eduardo Santos, Tere Sáez (Podemos-Ahal Dugu), Santos Cerdán, Inma Jurío (PSN), Javier García (PPN) eta José Miguel Nuin (I-E) parlamentariek osatuko dute.


Europako Gaien Batzorde Txostengilearen burua Guzmán Garmendia (PSN) izango da. Horrez gain, Óscar Arizcuren (UPN), Unai Hualde (Geroa Bai), Dabid Anaut (EH Bildu), Eduardo Santos (Podemos-Ahal Dugu), Javier García (PPN) eta José Miguel Nuin (I-E) parlamentariek osatuko dute.


Paz y Libertad para el pueblo Saharaui-Bakea eta Askatasuna Saharan Parlamentuen Arteko Taldea Ainhoa Unzuk (PSN) koordinatuko du, eta Consuelo Satrustegi (Geroa Bai) koordinatzaileordea izango da. Taldea Begoña Ganuza (UPN), Maiorga Ramírez (Bildu), Fátima Andreo (Podemos-Ahal Dugu), Javier García (PPN) y Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra) parlamentariek osatuko dute.


Gainerako zortziak, biharamunean


Gaur hilak 10, ostirala, Foru Erregimena; Nazioarteko Bizikidetza eta Elkartasuna; Araudia; Eskaerak; Garapen Ekonomikoa; Eskubide Sozialak; Ogasuna eta Finantza Politika; eta Funtzio Publikoa, Barnea eta Justizia batzordeak osatu dira hurrenkera horretan.


Foru Erregimenaren Batzordearen burua Patxi Leuza (Geroa Bai, 6 boto) izango da eta Sergio Sayas (UPN, 5 boto) eta Eduardo Santos (Podemos-Ahal Dugu, 4 boto) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren. Horiez gain, Batzordea Alberto Catalán, Javier Esparza, Juan Luis Sánchez de Muniáin (UPN), Koldo Martínez, Unai Hualde (Geroa Bai), Adolfo Araiz, Maiorga Ramírez (EH Bildu), Laura Pérez (Podemos-Ahal Dugu), María Chivite, Santos Cerdán (PSN), Ana Beltrán (PPN) eta José Miguel Nuin (I-E) parlamentariek osatuko dute.


Nazioarteko Bizikidetza eta Elkartasuna Batzordearen burua Nuria Medina (PSN, 6 boto) izango da, eta Begoña Ganuza (UPN, 5 boto) eta Asun Fernández de Garaialde (EH Bildu, 4 boto) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren. Horiez gain, Batzordea Iñaki Iriarte, Cristina Altuna, Mónica Doménech (UPN), Isabel Aranburu, Consuelo Satrustegi, Virginia Alemán (Geroa Bai), Esther Korres (EH Bildu), Fátima Andreo, Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu), Ainhoa Unzu (PSN), Javier García (PPN) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek osatuko dute.


Araudiaren 58. artikuluak xedatzen duenari jarraiki, Araudiaren Batzordea Ganberako lehendakariak, Ainhoa Aznárezek, buru izango denak, Parlamentuko Mahaiko gainerako kideek, Batzordearen Mahaia osatuko dutenak, eta taldeek izendatu dituzten honako parlamentariek osatuko dute: Óscar Arizcuren, Alberto Catalán, Carlos García Adanero, Ana San Martín (UPN), María Solana, Virginia Alemán, Consuelo Satrustegi (Geroa Bai), Maiorga Ramírez, Esther Korres (EH Bildu), Laura Pérez, Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu), Inma Jurío, Santos Cerdán (PSN), Javier García (PPN) eta Marisa de Simón (I-E).


Eskaeren Batzordearen burua Laura Pérez (Podemos-Ahal Dugu, 6 boto) izango da eta Begoña Ganuza (UPN, 5 boto) eta Koldo Martínez (Geroa Bai, 4 boto) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren. Horiez gain, Batzordea Cristina Altuna, Luis Casado, Maribel García Malo (UPN), Jokin Castiella, Patxi Leuza (Geroa Bai), Miren Aranoa, Dabid Anaut (EH Bildu), Mikel Buil, (Podemos-Ahal Dugu), Guzmán Garmendia, Carlos Gimeno (PSN), Ana Beltrán (PPN) eta José Miguel Nuin (I-E) parlamentariek osatuko dute.


Garapen Ekonomikoaren Batzordearen burua Jokin Castiella (Geroa Bai, 6 boto) izango da eta Mari Carmen Segura (UPN, 5 boto) eta Arantza Izurdiaga (EH Bildu, 4 boto) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren. Horiez gain, Batzordea Cristina Altuna, Carlos García Adanero, Maribel García Malo (UPN), Virginia Alemán, Unai Hualde (Geroa Bai), Adolfo Araiz (EH Bildu), Carlos Couso, Fátima Andreo (Podemos-Ahal Dugu), Guzmán Garmendia, Ainhoa Unzu (PSN), Ana Beltrán (PPN) eta José Miguel Nuin (I-E) parlamentariek osatuko dute.


Eskubide Sozialen Batzordearen burua Bakartxo Ruiz (EH Bildu, 6 boto) izango da eta Ana San Martín (UPN, 5 boto) eta Consuelo Satrustegi (Geroa Bai, 4 boto) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren. Horiez gain, Batzordea Maribel García Malo, Mari Carmen Segura, Luis Zarraluqui (UPN), Isabel Aranburu, Virginia Alemán (Geroa Bai), Asun Fernández de Garaialde (EH Bildu), Mikel Buil, Carlos Couso (Podemos-Ahal Dugu), Nuria Medina, Ainhoa Unzu (PSN), Ana Beltrán (PPN) eta José Miguel Nuin (I-E) parlamentariek osatuko dute.


Ogasuna eta Finantza Politiken Batzordearen burua Isabel Aranburu (Geroa Bai, 6 boto) izango da eta Luis Casado (UPN, 5 boto) eta Maiorga Ramírez (EH Bildu, 4 boto) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren. Horiez gain, Batzordea Óscar Arizcuren, Carlos García Adanero, Juan Luis Sánchez de Muniáin (UPN), Jokin Castiella, Patxi Leuza (Geroa Bai), Adolfo Araiz (EH Bildu), Fátima Andreo, Carlos Couso (Podemos-Ahal Dugu), Ainhoa Unzu, Guzmán Garmendia (PSN), Ana Beltrán (PPN) eta José Miguel Nuin (I-E) parlamentariek osatuko dute.


Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barnea eta Justiziaren Batzordearen burua Unai Hualde (Geroa Bai, 6 boto) izango da eta Cristina Altuna (UPN, 5 boto) eta Laura Pérez (Podemos-Ahal Dugu, 4 boto) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren. Bozketan bi boto zuri egon dira. Horiez gain, Batzordea Cristina Altuna, Óscar Arizcuren, Iñaki Iriarte, Sergio Sayas (UPN), Patxi Leuza, Jokin Castiella (Geroa Bai), Arantza Izurdiaga Adolfo Araiz (EH Bildu), Eduardo Santos, (Podemos-Ahal Dugu), Inma Jurío, Santos Cerdán (PSN), Ana Beltrán (PPN) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek osatuko dute.