Publicada el Freitag, 3 de Juli de 2015

Mahaiak Parlamentuko lehendakariari esleitutako ordainsaria % 17 murriztea adostu du

Uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin eta Ainhoa Aznarezek berak proposatuta, ordainsaria 56.125,18 eurotan geratzen da, orain arte baino 11.495,52 gutxiago

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Ainhoa Aznarezek, hala proposatuta, Ganberako Mahaiak Parlamentuko lehendakariari esleitutako ordainsaria % 17 murriztea adostu du, uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin.


Onetsi den murrizketarekin Parlamentuko lehendakariaren ordainsaria 56.125,18 eurotan geratzen da, Nafarroako Parlamentuko lehendakariaren karguari esleitzen zitzaion 67.620,70 euroko ordainsariaren ordez, hau da, orain arte erakundeko lehendakaria zenak jasotzen zuena baino 11.495,52 euro gutxiago.


Hitzarmena Ainhoa Aznarez lehendakariak, Unai Hualde lehen lehendakariordeak eta Maiorga Ramirez idazkari nagusiak haren alde eman duten botoarekin onetsi da; Alberto Catalan bigarren lehendakariordeak eta Oscar Arizcuren bigarren idazkariak ez dute bozkatu.