Nafarroako Gobernua Aiegin haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publiko bat eraiki dezan premiatu dute
Parlamentuak udalaren eskaera babestu du, zeinak bere biztanle-mailako herrien artean ikastetxe publikorik ez daukan herri bakarra dela esaten duen
Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin eta UPNren abstentzioarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Aiegiko herrian albait azkarren eraiki dezan haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publiko bat, horrela herriaren eskariari eta Udalak aurkeztutako eskabideari erantzuteko”.
Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du, PPNk hala eskatuta gehitu dena, non Nafarroako Gobernua premiatzen den “Aiegiko Eskola Publiko berriak eskualde izaera izan dezan aztertzera, era horretan Lizarrerriko hezkuntza beharrak asetzeko eta Remontival Eskola Publikoa husteko”. Idatz-zati horrek PPNk haren alde eman duen botoarekin eta SNren, Bildu-ren, Aralar-Nabairen, I-Eren eta atxiki gabekoen abstentzioarekin egin du aurrera.
Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak, Bildu-k, Aralar-Nabaik, Izquierda-Ezkerrak eta atxiki gabekoek bultzatu duten ebazpenak urtarrilaren 28an Hezkuntzako Batzordearen egin zen lan saioa aipatzen du. Bertan, Aiegi herriko ordezkaritza batek esan zuen “Nafarroa osoan Aiegi dela, bere biztanle-mailako herrien artean, ikastetxe publikorik ez daukan herri bakarra. Gainera, esan zutenez, “egungo eta etorkizuneko eskaria aski da beren eskaria justifikatzeko”, udalak “aldez aurretik egin zuen azterlanean” islatzen den moduan. Bestalde, “udalak badauka dotazio-erabilerarako lurzati bat, toki egoki batean kokatuta”.
• www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 17. zk., 2015-02-06koa)