Publicada el Montag, 12 de Januar de 2015

1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako Nafarroako kargu hautetsi guztiak omendu eta oroitzeko plakaren aurkezpena

Lehenengo solairura igotzeko eskaileretan dago eta 34 alkateren, 115 zinegotziren, bi foru diputaturen eta gorteetako diputatu baten izenak jasotzen ditu

Nafarroako Parlamentuak 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako Nafarroako kargu hautetsi guztiak omendu eta oroitzeko plaka jendaurrean aurkezteko ekitaldia egin du.


Plaka lehenengo solairura igotzeko eskaileretan dago eta 34 alkateren, 115 zinegotziren (bat gehiago, Miranda Argako Justo Sesma Zaratiegui gehitu ondoren), bi foru diputaturen eta gorteetako diputatu baten izenak jasotzen ditu.


Nafarroako Parlamentuak 2013ko azaroaren 14ko saioan Parlamentuko Osoko Bilkurak onetsi zuen 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateari buruzko azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetze aldera jarri du plaka.


Nafarroako Oroimen Historikoari Buruzko Dokumentazio Fondoa izena duen eta 2011z geroztik Nafarroako Parlamentua eta NUP elkarlan hitzarmen baten bidez burutzen ari diren lan, azterketa eta ikerketa programaz arduratzen den Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaile taldea izan da 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako Nafarroako kargu hautetsien zerrenda burutu duena.


Ekitaldia atalondoan egin da eta Enrique Maya Iruñeko Udaleko alkatea, Javier Morrás Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria bertaratu dira, bai eta Mahaiko, Eledunen Batzarreko eta parlamentu-taldeetako kideak ere.


Ekitaldiari hasiera emateko Alberto Catalán Nafarroako Parlamentuko lehendakariak agur hitz batzuk eskaini ditu eta “36ko matxinadaren harira fusilatuak eta erailak izan ziren” kargu hautestiak omentzeko “aitorpen eta memoria ekitaldiaren soiltasuna eta sentikortasuna” aipatu ditu.


Catalánek eskerrak eman dizkie senideen elkarteei, bai eta NUPen Nafarroako Oroimen Historikoari Buruzko Dokumentazio Fondoari ere halako ikerketa lan zorrotza egiteagatik.


Ondoren, Tomás Dorronsorok, Aguirre ahizpek eta Olimpia Plazak, Iruñeko zinegotzi baten eta Lizarra eta Castejoneko alkateen seme-alabek hurrenez hurren, fusilatutakoen senide gisa plaka desestali dute. Ekitaldia txalo-zaparrada bero eta luze batekin amaitu da.


Plakak Nafarroako armarria dauka eta honakoa dio: “EL PARLAMENTO DE NAVARRA en homenaje y reconocimiento a los que fueron cargos electos de Navarra asesinados por su compromiso con la II República Española. NAFARROAKO PARLAMENTUAK, Espainiako II. Errepublikarekin izandako konpromisoarengatik Nafarroan eraildako hautetsien omenez eta haienganako errekonozimenduz”.

Jarraian, 1936ko kolpe militarraren ondorioz Nafarroan eraildako kargu hautetsien zerrenda jasotzen da; honakoa da:


Alcaldes / Alkateak

Javier ICIZ RIVERA (Aibar/Oibar), Eusebio GAINZA IÑIGO (Allo), Antonino GOICOECHEA OTEGUI (Altsasu/Alsasua), Aurelio LEÓN INDA (Aoiz/Agoitz), Silverio ASTIZ LACUNZA (Arakil), Francisco CASTRO BERISA (Azagra), Alfonso MARQUINA VICENTE (Buñuel), Benito BURGALETA PÉREZ (Cadreita), Emilio SÁNCHEZ JIMÉNEZ (Cadreita), Juan BOZAL URIZ (Caparroso), Lucio GUTIÉRREZ HERNÁNDEZ (Cárcar), José Eleuterio ROMANO ULLATE (Cascante), Valentín PLAZA MARTÍN (Castejón), Victoriano NAVASCUÉS CHIVITE (Cintruénigo), Antonio MORENO LÓPEZ MONTENEGRO (Corella), Fortunato AGUIRRE LUQUIN (Estella-Lizarra), Eduardo BIURRUN NAPAL (Falces), Jacinto YANGUAS FERNÁNDEZ (Fitero), Francisco Luis MARTÍNEZ ECHAVARRI (Lodosa), Jesús PASTOR FERNÁNDEZ (Mendavia), Dionisio SALCEDO SÁDABA (Mendavia), Jesús EDERRA ARANGUREN (Murillo el Cuende), Carlos ESCUDERO CERDÁN (Olite/Erriberri), Juan GARCÍA LACALLE (Olite/Erriberri), Antonio CABRERO SANTAMARÍA (Pitillas), Daniel MUNILLA CRISTÓBAL (San Adrián), Isaac INDURÁIN ORONOZ (Sangüesa/Zangoza. Foru diputatua), José María SANZ DE ACEDO ECHÁVARRI (Santacara), Eustaquio MANGADO URBIOLA (Sartaguda), Domingo BURGALETA PÉREZ DE LABORDA (Tudela), Aquiles CUADRA DE MIGUEL (Tudela), Moisés BOBADILLA NAVAZ (Valtierra), Agustín ARANA ARANDA (Villafranca), Santos ORDUÑA LES (Yesa), Epifanio GONZÁLEZ VILLAR (Ziordia). Eta Ricardo ZABALZA ELORGA (Erratzu) Gorteetako diputatua.

Concejales / Zinegotziak

Antonio ALZUETA ERDOZAIN (Aibar/Oibar), Martín AZPARREN GIL (Aibar/Oibar), Martín SOMOCURCIO ALBISTUR (Altsasu/Alsasua), Isidro ZORNOZA DE JORGE (Altsasu/Alsasua), Julio MARÍN ÁLVARO (Andosilla), Félix TERÉS TERÉS (Andosilla), Pedro YABAR ARBIZU (Arbizu), Constantino CERDÁN SÁNCHEZ (Azagra. Foru diputatua), Salustiano LURI ALDEA (Azagra. Udaleko kudeatzailea), Pablo LURI SUBIRAN (Azagra), Faustino CHOCARRO LUCEA (Berbinzana), Miguel ELIZALDE LACABE (Berbinzana), Jesús José IRACHETA SUESCUN (Berbinzana), Avelino ARRIAZU BONILLA (Buñuel), Fausto LASHERAS REMÓN (Buñuel), Alejandro PASCUAL SALVATIERRA (Buñuel), Julián TRISTÁN LITAGO (Buñuel), Ciriaco PEJENAUTE LEÓN (Cadreita), José GARCÉS LUQUI (Caparroso), Emilio JAURRIETA LACALLE (Caparroso), José RODRÍGUEZ GARCÍA (Caparroso), Ezequiel INSAUSTI MATEO (Cárcar), Lorenzo MORENO GONZÁLEZ (Cárcar), Cecilio PÉREZ LÓPEZ (Cárcar), Julián RUIZ ABADÍA (Cárcar), Felipe RUIZ OSÉS (Cárcar), Ambrosio SESMA GONZÁLEZ (Cárcar), Sergio GIMÉNEZ CUBERO (Cascante), José JIMÉNEZ ARNEDO (Cascante), Lino GARCÍA ERRO (Cáseda), Ambrosio FERNÁNDEZ PRECIADO (Castejón), Ricardo CAMPOS ARDANAZ (Corella), Ángel MATEO PERALTA (Corella), Bernardino SANZ IZAL (Corella), Valentín NAVARRO HUERTA (Cortes), Esteban SÁNCHEZ BONEL (Cortes), Miguel SANZ PRAT (Cortes), Pedro SEGURA VICENTE (Cortes), Félix LÓPEZ SÁNCHEZ (Etxarri-Aranatz. Udaleko kudeatzailea), Gregorio GARCÍA LARRAMBEBERE (Eulate), Jesús MENDAZA TORRES (Falces), Demetrio ANDRÉS FERNÁNDEZ (Fitero), Miguel BAREA MURO (Fitero), Carlos BERMEJO GARCÍA (Fitero), Juan Cruz FERNÁNDEZ AYALA (Fitero), Ventura MUÑOZ ESCUCHURI (Funes), Vicente Eusebio LOS ARCOS SÁNCHEZ (Larraga), Rufino MACAYA ANDÍA (Larraga), Pedro ZUFÍA ZUFÍA (Larraga), Veremundo GORRICHO LUCEA (Lerín), Benito BAIGORRI FALCES (Lodosa), Francisco ESPARZA MURO (Lodosa), Gregorio FERNÁNDEZ PASCUAL (Lodosa), José María MARTÍNEZ GARRAZA (Lodosa), Tiburcio PASTOR FERNÁNDEZ (Lodosa. Udaleko kudeatzailea), Eduardo PRADOS MARTÍNEZ (Lodosa), Eloy RESANO CAPARROSO (Lodosa), Isidoro RODRÍGUEZ BALBOA (Lodosa), José FABO BRIONES (MarciIla), Máximo GOÑI BONETA (Marcilla), Rufo MACUA GARCÍA (MarciIla), Agustín URDICIAIN SESMA (Mélida), Gregorio VALLS RESA (Mélida), Bonifacio ANGULO ROMERO (Mendavia), Guillermo CANILLAS ROMERO (Mendavia), Pedro SÁDABA ELVIRA (Mendavia), Salvador SANCHO SAINZ (Mendavia), Víctor SUBERVIOLA MIRANDA (Mendavia), José María LEBRERO LEBRERO (Milagro), Ceferino PRECIADO SANZ (Milagro), Arcadio IBÁÑEZ SESMA (Miranda de Arga), Justo SESMA ZARATIEGUI (Miranda de Arga), Manuel TÁPIZ AMÉZQUETA (Miranda de Arga), Tomás CLAVIJO ULLATE (Monteagudo), Francisco MUÑOZ TORRELLAS (Monteagudo), Bienvenido SAGARDOY NICOLAY (Murillo el Cuende), Wenceslao ZUBIETA AGUERRECHE (Murillo el Cuende), Jerónimo LECUMBERRI ESPARZA (Murillo el Fruto), Jaime ALDA IBÁÑEZ (Olite/Erriberri), Salvador ERASO AZCÁRATE (Olite/Erriberri), Constantino ERASO MARTÍNEZ (Olite/Erriberri), Félix GARCÍA RESANO (Olite/Erriberri), Julio PÉREZ GARCÍA (Olite/Erriberri), Florencio ALFARO ZABALEGUI (Pamplona/Iruña), Gregorio ANGULO MARTINENA (Pamplona/Iruña), Corpus DORRONSORO ARTETA (Pamplona/Iruña), Victorino GARCÍA ENCISO (Pamplona/Iruña), José ROA GARCÍA (Pamplona/Iruña), Mariano SÁEZ MORILLA (Pamplona/Iruña), Amadeo URLA ARAMBURU (Pamplona/Iruña), Victoriano IRISARRI AMATRIAIN (Peralta/Azkoien), Vidal GURPEGUI ESPARZA (San Adrián), José MURO SOLA (San Adrián. Gestora Municipal), Ruperto MARCO ALFARO (Santacara), Antonio MARTÍNEZ SÁDABA (Sartaguda), Eusebio MORENO MENA (Sartaguda), Ricardo MORENO SOLA (Sartaguda), Valentín NARCUÉ MORENO (Sartaguda), Benigno OTEIZA VIGUERA (Sartaguda), Saturio GARCÍA ZARATIEGUI (Tafalla), Pedro MARTINENA INCHAUSPE (Tafalla), Cipriano SOLA OZCÁRIZ (Tafalla), Francisco JARABA GRIMA (Tudela), Joaquín MELER MUR (Tudela), Juan NAVARRO ANGUIANO (Tudela), Aquilino OCHOA PASCUAL (Tudela), Valentín PÉREZ MARTÍNEZ (Tudela), Francisco SARASA MORÁN (Tudela), Eugenio TUTOR LOZANO (Tudela), Francisco ÚCAR LIÑÁN (Tudela), Venancio OTEIZA CASTILLEJO (Valtierra), Mariano GARCÍA ILAZORZA (Yesa), Miguel IRIARTE GALLUÉS (Yesa), Vicente ZOZAYA BELIO (Yesa), Ramón GOICOECHEA ECHEVERRIA (Ziordia), Victorino RIPA DÍAZ (Zúñiga).