Publicada el Donnerstag, 6 de November de 2014

Parlamentua Europar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko merkataritza-akordiorako proiektua errefusa dezan premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Defendatzen zen aldeanizkotasuna azpijanen duela eta osasunaren, elikaduraren, enpleguaren eta ingurumenaren babesaren esparruetan eragina izango duela

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin, SNren eta atxiki gabekoen abstentzioekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek haren alde eman dituzten botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Parlamentua premiatzen zen “Europar Batasuna eta Estatu Batuak negoziatzen ari diren akordio proiektua errefusa dezan”, Merkataritzarako eta Inbertsiorako Elkarte Transatlantikoa izenekoaren harira.

Bazter utzi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat zuen non, halaber, Nafarroako eta Espainiako Gobernuak premiatzen ziren “parte hartzen duten foro guztietan aintzat har eta defenda dezaten Europar Batasuneko estatu kide guztietan erreferenduma egin behar dela Europar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko merkataritza-akordio baterako proposamen orori buruz, proposamena berretsi baino lehen”.

Zioen azalpenean, Bildu, Aralar-Nabai eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek bultzatu duten mozioak zioenez, akordioak “merkataritzako aldeanizkotasuna azpijan lezake, osasunaren, elikaduraren eta enpleguaren esparruetan eragingo luke eta erronka global komunei aurre egiteko modua hobetzera helburu duten ekimenak ahulduko lituzke, bereziki klima-aldaketari eta ingurumenaren babesari dagokienez”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 113. zk., 2014-10-24koa)