Publicada el Freitag, 10 de Oktober de 2014

Espainiako Gobernua alkateen hautaketa zuzena errefusa dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

PPk Hauteskunde Araubide Orokorrean egin duen aldaketa "oportunismoz, nagusikeriaz eta alderdikariaz" egin dela eta berriro ere udal autonomiari eraso egiten diola dio

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPNk haren aurka eman duen botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen den “errefusa dezan Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa dela-eta PPk proposatzen duen aldaketa, alkateen hautaketa zuzena bermatzen duena”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatu duen ebazpenak PPren ekimena “oportunismoz, nagusikeriaz eta alderdikariaz” egin dela dio, proposatutako erreformaren atzean “alkatetzak galtzeko beldurra” dagoela azpimarratzen du eta oroitarazten du “demokrazian % 40 ez dela gehiengo osoa”.

Jarraian, eskaera hori ez dela “ez soziala ez politikoa” adierazi ondoren eta “elkarrizketarik eta negoziaziorik” ez egoteak eta hortaz, FEMP udalgintzaren ordezkatze-entitatea den aldetik “gutxiesteak” “gehiengo demokratikoei muzin eginez botereari lotzea” dakarrela dio. Gainera, proposatu duen taldeak dioenez “Rajoyren Gobernuak tematuta jarraitzen du udal autonomiari sistematikoki eraso egiten”.

Ildo horretan, Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko 27/2013 Legeak izan dituen ondorioak gaitzesten ditu, izan ere, “ahalmen politikorik eta eskumenik gabe uzten ditu udalak, eta herritarrak eta bizilagunak toki entitateengandik urruntzen ditu, eraisten ari direlako udalak ematen ari ziren zerbitzu publikoak”. Horrez gain, Mugaketa eta Ezarpen Judizialaren Lege proposamenaren ondorioez ohartarazten du, proposamenak “epai-barrutiko buru izandako udalen jarduera judiziala desitxuratzen” duela uste baitu.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 95. zk., 2012-09-05ekoa)