Publicada el Donnerstag, 12 de Juni de 2014

Nafarroako Gobernua familia gurasobakarra arautzera premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Nafarroako legediaren multzoa errealitate sozial berri honetara egokitzea eskatzen da beharrezko laguntza, babes sozial eta administratiboak eskuratu ahal izateko

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “familia gurasobakarra aitortu behar direla horiek erregulatuko dituzten araudi bat egite aldera, hartara, beharrezko laguntza, babes sozial eta administratiboak eskuratu ahal izateko”.

Onetsi den testua UPNk eta PPNk aurkeztu duten eta ekimenaren titular Aralar-Nabaik onartu duen aldatzeko zuzenketa baten ondorioa da.

Zioen azalpenean, Aralar-Nabaik bultzatu duen ebazpenak dio ez dela ezer egin “Nafarroako legedia familia gurasobakarrak babeste aldera egokitzeko”, hain zuzen, Bildu-ren, SNren, Aralar-Nabaiaren eta I-Eren babesarekin eta UPNren eta PPNren abstentzioekin 2013ko urriaren 29an Lehendakaritza, Justizia eta Barneko Batzordeak onetsi zen testuan eskatzen zen moduan.

Bildu-k eta Aralar-Nabaik bultzatu zuten ebazpen horretan, egiaztatzen zen Parlamentuak “familia gurasobakarren gizarte fenomenoa egon badagoela eta hura errespetatu eta aintzat hartzen duela, Europa osoan eta berariaz Nafarroan gizartearen eraketa berrirako gizarte fenomeno egiazki iraultzaile bat den aldetik”.

Gainera, “garrantzi handia” izateagatik, “legeak gizarte fenomeno horren arabera aldatzea eta hari egokitzea” eskatzen zen.

Halaber baieztatzen zen, familia guraso bakarra “legez definitu beharra” dagoela eta “halakotzat aintzat hartu beharra” dagoela “babes sozial eta administratiboaren eraginetarako”. Bigarrenez, eskatzen zen “familia gurasobakarrei laguntzak ematea familia ugariei laguntzak ematen zaizkien maila berean, edo alargunei laguntzak ematen zaizkien maila berean; eta nolanahi ere, familientzako laguntza-politika guztien xede izan behar dute, dela maila fiskalean, dela maila sozialean, dela familia eta lana bateragarri egiteko mailan, bai eta harreman juridiko zibil eta erregistrokoetan, familia-zuzenbideko harremanetan eta eskualdaketen zein oinordetzen arloan ere”.

Amaitzeko, errepikatzen zen beharrezkoa dela “Nafarroako legediaren multzoa modu koherentean egokitzea familia gurasobakarrei babesa emateko, sortzen eta hazten ari den errealitate sozial berri bat baita”.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 49. zk., 2014-04-04koa)