Publicada el Donnerstag, 27 de März de 2014

Ebazpen bat onetsi dute zeinaren bidez Nafarroako Gobernua Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin elkarlanean aritu dadin, Nafarroan Umeen hiri lagunak programa bultza dezan

UNICEFen programa honen helburua Haurraren Eskubideei buruzko Konbentzioa toki entitateen esparruan aplika dadin sustatzea da

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin elkarlanean aritu dadin ‘Umeen Hiri Lagunak’ programa bultzatzeko, halako moduz non toki entitateak 2014rako harekin bat egiteko moduan egonen diren”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “Unicefen ekimenaren xedeak bere egin ditzan, ‘Umeen Hiri Lagunak’ programarako jarduketa batzuk politika orokorrean eta sektorialean jaso ahal izateko edo Administrazioak sustatu ahal izateko”.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatu duen ebazpenak “erakundeen babesa” eskatzen du Umeen Hiri Lagunak programa bultzatzeko, UNICEFek 2002tik bultzatzen duena “Haurraren Eskubideei buruzko Konbentzioa toki entitateen esparruan aplika dadin sustatzeko”.

Proposatu duen taldeak dioenez, programa horrek lehentasunezko helburuen artean ezarrita dauzka “udalen haurtzaro-planak sortzea, haur guztiek udalaren bizitza publikoan herritar gisa parte har dezaten sustatzea, neska-mutilen eskubideak garatzea erraztuko duten gisa guztietako udal-politikak bultzatzea eta, gainera, Unicef Espainiak toki entitateekin sareko lana egin dezan bultzatzea”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 19. zk., 2014-01-31koa)