Publicada el Donnerstag, 13 de März de 2014

Nafarroako Gobernua hezkuntzako agenteentzat prestakuntza-ekintzak bidera ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Biztanleen behar berriei erantzuteko eta, araudiari eta baliabideei dagokienez, helduen hezkuntza baldintzatzen duten oztopoak gutxitzeko

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Parlamentuak “uste” duen “bizitza osoko prozesu bat dela hezkuntza, eta, halatan, eskualde guztietan herritarrek egindako eskariari erantzuteko bideak prestatu behar direla azpimarratzen du”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “helduentzako Hezkuntzaren Liburu Zuria taxutu dezan 9 hilabeteko epean, etapa horren berezitasunak kontuan hartuko dituena eta eskueran dauden baliabide eta beharrizan guztiak jasoko dituena. Helduen Hezkuntza arautzen duen 19/2002 Legea gara eta egoki dezan; hartara, ikastetxeen adinako eremu-egitura bat eta helduen hezkuntzako departamentu arteko batzordea sortuko ditu. Aukera eman dezan helduen oinarrizko ikastetxe publikoek ziurtagiriak egin ahal izan ditzaten ematen dituzten ikasketa guztiei buruz. Bereziki Orientazioaren eta Pedagogia Terapeutikoaren arloetan, baliabideak eman ditzan ikasleen behar bereziei erantzun ahal izateko. 19/2002 Legeko 3. artikulua betetzeko, prestakuntza-ekintzak bidera ditzan helduen hezkuntzan esku hartzen duten agenteentzat eta susta dezan esparru horretako curriculum-, metodologia-, teknologia- eta didaktika-berrikuntzei buruzko proiektuen lanketa”.

Zioen azalpenean, Bildu, Aralar-Nabai eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek bultzatu duten ebazpenak iragan azaroaren 5ean José María Iribarren HIko ordezkari batekin egin zen lan-saioaren edukia aipatzen du eta, horren karietara jakinarazi duenez, “ikastetxe horiek, araudiari eta baliabideei dagokienez, oztopo handiak gainditu behar dituzte herritarren behar berriei erantzuteko”

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 15. zk., 2014-01-27koa)