Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko Foru Legea onetsi dute
Osasun-zentimoa ezabatzen da, modulu bidezko zerga-ordainketa mantentzen da, ikastetxe itunduentzako emaitzen zerga-tratamendua bateratzen da, etxe kaleratzeetatik eratorritako zigorrak barkatzen dira eta biomasako instalazio termikoetan egindako inbertsioen zergak % 15 arintzen dira
Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren alde emandako botoekin eta Bilduren, Aralar-Nabairen, I-Eren eta atxiki gabekoen abstentzioekin, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko Foru Legea onetsi du gaur.
Legeak jasotzen dituen berrikuntzen artean, bi karga-tasa autonomiko ezabatzea jasotzen da. Batetik, hidrokarburoen gaineko zerga (osasun-zentimoa), urtarrilaren 1ean indarrean sartzea aurreikusten dena, eta, bestetik, modulu bidezko zerga-ordainketa mantentzea, autonomo mota batzuetarako (batez ere garraiolariak), txikizkako merkataritzarako eta nekazarientzako agintzen dena; horiei PFEZaren estimazio objektiboaren erregimena eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregimen berezi sinplifikatua aplikatzea jasotzen zen.
Hidrokarburoen gaineko zergari dagokionez (2,4 zentimo litro bakoitzeko), Aralar-Nabaik izan ezik, ez zuen batzordeko izapidetzean bozkatu, talde guztiak bat datoz eta figura horrek errendimendu baxua duela deritzote, erregaien kontsumoan “jaitsiera nabarmena” gertatu dela ikusi baita eta, ondorioz, kendu egin dute.
Modulu bidezko zerga-ordainketa mantentzea Parlamentuak hala eskatuta Zerga Ogasunak egindako txosten bati erantzuten dio, non iruzur fiskalari aurka egiteko neurriei buruzko 14/2013 Foru Legean jasotzen den erreformari uko egitea aholkatzen den. Erreforma horrek urtarrilaren 1etik aurrerako efektuak izango lituzke. Atxiki gabekoak idatz-zati horren aurka agertu dira, gainerakoak alde.
Hezkuntzaren arloan, legeak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan egiten diren emaitzen zerga-tratamendua bateratzen du, halako moduan non hezkuntzako kooperatibei (ikastolak, Cuatrovientos institutua, Monjardín lizeoa) egindakoek ere zergen % 25a arinduko duten, titulartasun erlijiosoko ikastetxeek egiten duten moduan, bai eta 10/1996 legearen arabera fundazio bat eratuta dutenek ere. Edonola ere, borondatezko emaitzak izango dira, inola ere jantoki, autobus, ariketa osagarriak edo bestelako zerbitzuengatiko ordainak. Titularretatik soilik I-Ek egin du irizpenean gehitutako zuzenketaren aurka, gainerakoek aldaketa babestu egin dute.
Fundazioen karietara, Aralar-Nabaik hala eskatuta eta aho batez, karguen “doakotasuna” mantentzea erabaki da, era horretan lege proiektuak proposatzen zituen ordainsariak saihestuta. Kasu horretan ere, Aralar-Nabaik hala eskatuta eta babes berdinarekin, kaleratzeagatiko ordainsariei aplikatuko zaien PFEZgatiko zerga-ordainketan % 40ko murrizketa aplikatzeko gehieneko muga 400.000eurotik 299.000ra murriztu da.
Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak, Bildu-ren eta I-Eren abstentzioekin, biomasako instalazio termikoetan egindako inbertsioek, izan enpresenak izan partikularrenak, % 15 arintzera bideratutako bi zuzenketa aurrera atera ditu.
Bestalde, lanaren eta kapitalaren errentek aurreko bi ekitaldietan aplikatu zitzaien errekargua mantentzen dute, tarteen arabera % 0,5 eta % 5 artekoa dena. Zaintza banatuaren kasuan, legeak zenbait kasu argitzen ditu, hain zuzen ere, guraso bakarreko familien kide bakoitzarentzako gutxienekoa eta urteko elikagaiak ziurtatzen dituzten kasuak ukitzen dituztenak.
PFEZari dagokionez, 2013rako atzeraezineko lege proiektuak atzerriko unibertsitateetan master programak burutzeko Nafarroako Bekak programaren salbuespenak baieztatzen ditu. Bildu-k eta I-Ek “arrazoirik gabeko bidegabekeria” jotzen dutena ezabatze aldera aurkeztu zituzten bi zuzenketak ez ziren aurrera atera batzordean UPNk, SNk, PPNk eta atxiki gabekoek haien aurka emandako botoekin eta Aralar-Nabairen abstentzioarekin.
Ekintzaileak laguntze aldera ezarritako abantaila fiskalen esparruan, legeak PFEZ eta sozietateen gaineko zerga ordaindu gabe interesik gabe urtebete luzatzea ahalbidetzen du, bai eta langileen PFEZren konturako atxikitzeak ere.
Mendekotasunari dagokionean, arauak osaba-izebak, anaia-arrebak eta aita-amaginarrebak etxean zaintzeko kontratazioetara zabaltzen du gizarte segurantzako kuotak % 15 murriztea.
Etxebizitzaren arloan, UPNk talde guztien babesa jaso du; hala, proposatu du ondarea handitzeagatiko zergatik salbuestea “hipoteka-zordun guztiak, haien baztertze-atalasea ezein izanda ere, baldin eta ohiko etxebizitza izateaz gain, subjektu pasiboaren etxebizitza bakarra bada”. 2012ko martxoaren 11tik aurrera emandako ondare handitzeentzako efektua izango du, kontuan hartu gabe etxebizitzaren eskualdatzea finantza entitate batek premiatutako prozedura judizial baten, notario bidezko judizioz kanpoko salmenta baten (hipotekei buruzko legearen 129.art.) edo ordainean ematearen ondorioz egin den.
Kasu horietan beretan, ukitutako etxebizitza babes ofizialekoa bada ez dira esleipendunek jaso zituzketen laguntzak itzuli behar; era berean, hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zergatik salbuetsita geratuko dira.
Bestalde, etxebizitzarako higiezinen errentamenduagatiko arintzea % 60tik % 40ra jaisten da partikularren kasuan, babestutako etxebizitzen kasuan ordea hobaria % 85etik % 90era handitzen da.
Errentamenduan jarduten diren entitateek aldiz, erraztasun gehiago izango dituzte, izan ere, erregimen berezia eskuratu ahal izateko baldintzak murrizten dira (sozietateen gaineko zerga), hori guztia, higiezinen kopuru handiago bat merkaturatzeko asmoz.
Halaber, sozietateen gaineko zergarekin lotuta, proiektuak patenteak lagatzetik eratorritako errentei aplikatzeko zerga-erregimena aldatzen du, horrela bada, % 50etik % 40ra murrizten du zerga-oinarria eta hura jasotzeko baldintzak leuntzen ditu, besteak beste, % 25era murrizten da lortzean exijitu daitekeen parte-hartze ehunekoa. Aralar-Nabaik baldintzak gogortze aldera aurkeztu duen zuzenketa batek soilik Bildu-ren eta I-En babesa jaso du.
Era berean, gobernuak helarazitako idatziak inbertsioetarako Erreserba berezien inbertsioak gauzatzeko epea malguago egiten du (etorkizuneko inbertsioentzako onura fiskalak), hartara, enpresen jarduera bultzatzeko. I-Ek figura hori ezabatze aldera zuzenketa bat aurkeztu zuen, baina UPNk, SNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin bazter geratu zen. Bildu-k, Aralar-Nabaik eta atxiki gabekoek eman zioten babesa ez zen nahikoa izan.
Bikote egonkorrentzako marko fiskal berria
Foru Lege proiektuak bost zergen idatziak eguneratzen ditu (PFEZ, sozietateak, ondarea, oinordetza eta emaitzak eta ondarearen eta dokumentatutako ekintza juridikoen eskualdatzea), hala Konstituzio Auzitegiaren epaiak xedatzen duenera egokitzeko, bikote egonkorren berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearen zati bat indargabetzen baitu.
Une honetatik aurrera, bikote egonkorrak zergei dagokienez parekatuko dira, baldin eta bi kideek berariaz eskatzen badute. Horretarako, Nafarroako Gobernuak Bikote egonkorren zerga erregistroa sortuko du. Borondatezko erregistro bat izango da, non bikote egonkorretako kideek senar-emazteekin zergak berdindu dakizkiekeen eskatu ahal izango duten. Erregistroa Nafarroako Zerga Ogasunak zainduko du eta herriko erregistroekiko independentea izango da. Hau da, bikote egonkor gisa inskribatzeak ez du berekin ekarriko zerga erregistroan inskribatzea, bikoteko kideek gauzatu egiten ez duten artean.
Dagoeneko egon badauden bikoteei izapidetze hori errazte aldera, Nafarroako Ogasunak lauki bat gehituko du PFEZren aitorpenean, zeinaren bidez bikoteko kideek zerga erregistroan sar dakiekeen eskatu ahal izango duten.
• www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 126. zk., 2013-11-05ekoa)
• Zuzenketen argitalpena (NPAO, 144. zk., 2013-12-11koa)