Publicada el Donnerstag, 12 de Dezember de 2013

Nafarroako Gobernua boluntario-entitateen erregistro bateratua sor dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Nafarroan mugimendu horren erradiografia zehatza eskuragarri izatea lagunduko duena, Boluntariotzari buruzko 2/1998 Foru Legean xedatzen denari jarraiki

Parlamentuko Osoko Bilkurak Nafarroako Gobernua “hiru hilabeteko epean Nafarroako boluntario-entitateen erregistro bateratua sor dezan” premiatzen duen ebazpena aho batez onetsi du gaur.

Onesti den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du, Bildu-k eta Nabaik in voce aurkeztu duten zuzenketa baten bidez gehitu dena eta ekimenaren titular PPNk onetsi duena. Bertan, Nafarroako Gobernua premiatzen zen alor horretako entitateekin batera “adostutako boluntariotzarako estrategia edo plan bat gauzatzera”.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatu duen ebazpenak Nafarroako Boluntaritza Plataformak (Planav) egindako eskaera bere egiten du, zeina Nafarroako boluntariotzari buruzko 2/1998 Foru Legean jasotzen dena eta, besteak beste, “gure erkidegoan mugimendu horren erradiografia zehatza eskuragarri izatea ahalbidetuko duen” tresna bat abiaraztea eskatzen duena.

Horren harira, proposatu duen taldeak baieztatzen du 2/1998 Foru Legearen xedapen gehigarri bakarrean xedatzen duela “Nafarroako Gobernuak” 15 urte dituen lege hori “indarrean sartzen denetik zenbatzen hasita gehienez ere urtebeteko epean” “boluntariotzarako entitateen erregistroaren araudia onetsiko” duela.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 132. zk., 2013-11-15ekoa)