Publicada el Donnerstag, 12 de Dezember de 2013

Espainiako Gobernua erlijioaren irakaskuntza irakaskuntza ez unibertsitarioetako curriculumetik ken dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

LOMCEri darion doktrinamendu erlijiosoa gaitzesten du eta balio demokratiko eta unibertsaletan hezteko egokia den eskola laiko baten alde egiten da

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen den “unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako curriculumetik ken dezan erlijioaren irakaskuntza eta, hortaz, curriculumetik eta eskola-orduetatik kanpo gera daitezen izaera konfesionaleko arloak edo ikasgaiak”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, gobernu zentrala premiatzen den “behar diren neurriak har ditzan irakaskuntzari eta kultura-gaiei buruz Estatu Espainolaren eta Vatikanoaren arteko hitzarmena salatzeko”. Idatz-zati hori Bildu-k, Aralar-Nabaik eta ekimenaren titular I-Ek sinatutako in voce zuzenketa baten bidez gehitu da.

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeak bultzatu duen ebazpenak LOMCEri darion “doktrinamendu erlijiosoa” gaitzesten du, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege horrek “Gotzain Konferentziaren exijentziak bere egin baititu erlijioa derrigorrezko irakasgai gisa jartzerakoan Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, halaber, senatuan arau hori izapidetzerakoan betebehar hori Haur Hezkuntzara eta Batxilergora hedatu du”.

Proposatu duen taldeak eskola “konfesio eta konbikzioen eraginetik” kanpo mantentzearen alde egiten du, era horretan, eskola “espazio laikoa eta balio demokratiko eta unibertsaletan hezteko egokia” izan dadin.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 128. zk., 2013-11-08koa)