Publicada el Donnerstag, 28 de November de 2013

Nafarroako Gobernua berariaz jasotze aldera, ikuskapen zerbitzuaren eginkizun gisa, material didaktikoak curriculum ofizialera egokitzen ote diren aztertzera premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Lehen eta Bigarren Hezkuntzan Historiako edo Ingurunearen Ezagutzako ikasgaietan erabilitako materialen ia erdia ikastetxeak berak egina dela dio

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren alde emandako botoekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren kontra emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen duen “Hezkuntza Ikuskapen Zerbitzuaren 2013-2017 aldirako Plan Estrategikoa alda dezan, berariaz jasotze aldera, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eginkizun gisa, ikastetxeek taxututako material didaktikoak aztertzea, bai eta Nafarroako curriculum ofizialera egokitzen ote diren aztertzea ere. Halaber, premiatzen du era berean jardun dezan hurrengo ikasturteetan”.

Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek ordezkatze zuzenketa bat aurkeztu dute, ekimenaren titular den PPNk onetsi ez duena, non adierazten zen Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren zeregina “laguntzera eta aholkatzera bideratu behar” dela, “hortaz, ikastetxe bakoitzaren errealitatea ezagutzeaz gain, haren autonomia errespetatu, eredu linguistikoa edozein dela ere, eta etengabe hobetzeko prozesua ebaluatu dadin sustatu behar du”.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatu eta UPNk zuzendu duen ebazpenak dioenez “Lehen eta Bigarren Hezkuntzan Historiako edo Ingurunearen Ezagutzako ikasgaietan erabilitako materialen ia erdia ikastetxeak berak egina da”, eta, hortaz beharrezkoa da Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak “arreta handiagoa jartzea” atal horretan eta saihestea “Urteko Planean txosten soil bat” egitera mugatzea.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 132. zk., 2013-11-15ekoa)