Publicada el Donnerstag, 28 de November de 2013

Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aldatzea onetsi dute

Nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako herrilur-aprobetxamenduen prezioa eguneratzeko formula bateratu bat ezartzen du, kasu honetan KPIaren araberakoa

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta Bildu-k haren aurka emandako botoarekin, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen Legea onetsi du gaur.

PPNk aurkeztu duen Foru Legearen xedea nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzan egindako herrilur-aprobetxamendua eguneratzeko formula bateratu bat ezartzea da, kasu honetan KPIaren araberakoa, jadanik 2/1995 Legean jasotako irizpidea alegia, baina ez horren arabera bakarrik.

Proposatu duen taldearen aburuz, 2/1995 Legeak aprobetxamenduaren prezioak urtero eguneratzeko bi adierazle jasotzeak, alegia, batzuetan KPI eta beste batzuetan lehen sektoreko produktuen aldaketa, herrien artean desberdintasunak sor ditzake.

Horregatik, irizpide bateratu bat ezartze aldera, 27. artikuluaren lehenengo paragrafoa aldatzea (eta bigarrena ezabatzea) proposatzen da, zeina era honetan idatzia geratuko den:

“Aprobetxamenduaren iraupena urtebete baino luzeagoa denean, behar diren ordenantzetan edo baldintza-pleguetan klausula bat jarriko da, aprobetxamenduaren kanona edo prezioa urtero eguneratzekoa, kontsumoaren gaineko prezioetan erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onesten duen gorakadaren ariora”.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 63. zk., 2013-06-10ekoa)
• Zuzenketen argitalpena (NPAO, 123. zk., 2013-10-29koa)
• Irizpenaren argitalpena (NPAO, 137. zk., 2013-11-22koa)