Publicada el Freitag, 20 de September de 2013

Nafarroako Gobernua Foru Komunitatean dauden turismo bulegoak irekitzeari buruzko politika berrikus dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Esaten da informazio puntuen ordutegia murriztea ez datorrela bat sektoreko plan integraleko arauekin ez eta bisitari atzerritarren igoerarekin ere

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur, zeinaren bidez Parlamentuak “Nafarroako Turismoko Plan Integralean eta bestelako plan sektorial batzuetan aurreikusitakoarekin bat, uste du turismoa gorantz egiten ari den sektorea dela, eta garrantzi berezia duela gure erkidegoko eskualde jakin batzuen garapen ekonomiko eta sozialerako; bereziki, Nafarroako landa eremuetan”.

Onetsitako ebazpenak PPNk zuzendu duen bigarren idatz-zati bat du, non Nafarroako Gobernua premiatzen den “berrikus dezan Foru Komunitatean dauden turismo bulegoak irekitzeari buruzko politika, halako moldez non haien kokapen edo interesa dela-eta beharrezkoa jotzen bada ordutegiak indartuko diren, eta malgutasun gehiago edo ordutegi murriztuagoa eskatzen duten horietan ordutegiak kasuan kasuko egoerara moldatuko diren”. Idatz-zati horrek UPNren aurkako botoa eta gainerakoen aldeko botoa jaso ditu.

Zioen azalpenean, Socialistas den Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpenak turismoko bulegoen ordutegia “nabarmen” murrizteko erabakia gaitzesten du, erabaki hori Nafarroako Turismoko Plan Integralean eta bestelako plan sektorial batzuetan adierazitakoaren “aurka” baitoa eta ez baitator bat 2012an izan zen “turista atzerritarren kopuruen igoera” nabarmenarekin (% 13,2), estatuko batez bestekoa (% 2,7) baino bederatzi puntu eta erdi gorago eta “buruan helmuga turistikoen artean, bisitarien gogobetetze-mailari dagokionez”.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 59. zk., 2013-06-03koa)