Publicada el Donnerstag, 19 de September de 2013

Izaera bereziko fundazioak arautzen dituen Foru Lege proposamena aintzat hartzea onetsi dute

Nafarroako Kutxa Fundazioa 11 kideko patronatu batek osatuko du; Nafarroako organo legegileak horietatik sei hautatuko ditu, Zuzendaritza barne

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoarekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoarekin, izaera bereziko fundazioak arautzen dituen Foru Lege proposamena aintzat hartzea onetsi du gaur.

Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako legearen xedea “gizarte-intereseko eta ordezkagarritasun demokratikoko” irizpideei jarraiki, haien esku-hartze esparruak Foru Komunitateaz gaindikoa ez den izaera bereziko fundazioak ikuskatzea eta kontrola arautzea da.

Izaera bereziko fundazioak aurrezki kutxen finantza-jarduerak eta ongintzako gizarte-jarduerak banandu izanaren emaitza dira. Haien jarduera nagusia burutzen duten gizarte lana kudeatzea da eta horri eman behar zaizkio haien ondarea osatzen duten funts, partaidetza eta inbertsioetatik lortutako etekinak.
Ildo horretan, proposatu duen taldeak zehaztu duenez, proposamena CAN Fundazioarentzat pentsatua dago, lege proposamenak jasotzen dituen baldintzak “betetzen ez dituen bakarra” baita.

Entitate horien jarduketak behar bezala kontrolatzeko, lege proposamenak hiru zuzendaritza organo ezartzea proposatzen du: erabakitzailea izango den bat (Patronatua), ordezkaritzako beste bat (Lehendakaritza) eta erabakiak betearazteko hirugarren bat (Zuzendaritza), horri dagokio fundazioaren ez-ohiko kudeaketa egitea.

Proposamenak Nafarroako Parlamentuaren esku uzten du Patronatuaren 11 kideetatik 6 hautatzea (Zuzendaritza barne). Patronatua gobernu eta erabaki organo gorena da eta langileek beraien artetik hautatutako langileen bi ordezkarik, Nafarroako Gobernuak hautaturiko ordezkari batek, Iruñeko Udalaren Osoko bilkurak hautaturiko ordezkari batek eta Kontuen Ganberak bere auditoreen artetik hautaturiko ordezkari batek ere osatuko dute.

Patronatuko kideak kargu-publikoak izan daitezke eta lau urtetarako hautatuko dira, eta berriro hautatu ahalko da agintaldi bakar baterako. “Doan” lan egingo dute, soilik “behar bezala justifikatutako gastuak kobratzeko” eskubidea izango dute.

Sozialisten lege proposamenak ez dator bat Nafarroako Gobernuaren jarrerarekin, 9/2012 Legean aurreikusitakoa Nafarroako Kutxari zuzenean aplikatzekoa jotzen baitu. Arau horrek xedatutakoaren arabera eta kutxak duen “forudun” izaera errespetatuz, Nafarroako Gobernuak eta Ekonomiako Ministerioak CANen estatutuak aldatzea adostu dute, zeintzuek gobernuaren esku uzten baituten patronatuko bederatzi kideetatik bost izendatzea (hiru parlamentuaren esku). Kasu horretan denak “independenteak”, kargu politikoak izateko aukerarik gabe.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege Proposamenaren argitalpena (NPAO, 73. zk., 2013-06-25ekoa)