Publicada el Freitag, 28 de Juni de 2013

Nafarroako Gobernuak entitateek Foru Komunitatean sustatutako finantza produktuen abusuzko klausulen kontra egin dezan premiatzen duten bi ebazpenak onetsi dituzte

Sozialisten eta popularren taldeak Europar Batasunaren Justizia Auzitegiak eta Espainiako Auzitegi Gorenak emandako irizpideen edukiari dagozkie

Nafarroako Gobernua, abusuzko klausulak zigortze aldera, Foru Komunitateko kreditu entitateen ikuskapenerako plan integral bat presta eta aurrera eraman dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Legebiltzarrean aurkeztu beharko da hiru hilabeteko epean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak emandako irizpideetan oinarrituta

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Foru Komunitatean jarduten duten kreditu entitateen ikuskapenerako plan integral bat prestatu eta aurrera eraman dezan lehenbailehen, abusuzko klausulen erabilera detektatu eta zigortze aldera, eta hiru hilabeteko epean Legebiltzarrera igor ditzan plan horren emaitzak”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpenak azpimarratzen du Espainiako legearen zenbait alderdi ez direla bateragarriak Kontsumitzaileak Babesteko 93/12/CEE Europako Zuzentarauarekin, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak emandako epaiak dioen moduan. Gainera, organo horrek zenbait “printzipio” ezarri ditu mailegu hipotekario eta kontsumorako krediturako kontratuen berandutze-klausulak “abusuzkoak ote diren erabakitzeko”.

Egoera horretan eta finantzazio araudi zapaltzaile horren arabera “azken urteotan hamar milaka pertsona haien etxeetatik kaleratuak izan direla” ikusita, proposatu duen taldeak gure erkidegoan ba ote diren herritarrei hainbesteko “kaltea eragin” ahal dieten abusuzko berandutze-klausulak dituzten hipotekak eskaini dituzten finantza-entitateak jakite aldera lan egitearen alde egiten du.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 52. zk., 2013-05-20koa)

Nafarroako Gobernua, balizko abusuzko klausulak hautemate aldera, produktu finantzarioen ikuskapen-kanpaina bat egin dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Kontsumo Zerbitzuaren kontrolerako tresnak erabiliz eta Auzitegi Gorenaren epaiek ezartzen duten jurisprudentzia erreferentzia gisa hartuz

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “2013an zehar egin dezan Nafarroan kokaturiko entitate finantzarioek merkaturatzen dituzten produktuen ikuskapen kanpaina bat, kontsumitzaileei aplikatzen zaizkien balizko abusuzko klausulak detektatze aldera”.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Foru Komunitateko Gobernua premiatzen den “ekimen hori modu erregularrean jaso dezan Nafarroako Kontsumo Zerbitzuaren jarduketen egutegian”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, eskatzen da “balizko abusuzko klausulei buruzko ahalik eta informazio gehien jartzea kontsumitzaileak artatzeko bulegoetan eta Nafarroako Gobernuaren webgunean”.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako ebazpena Auzitegi Gorenaren epaiek ezartzen duten jurisprudentziari dagokio. Izan ere, dioenez, banku entitateek erabiltzen dituzten klausulak ez dira baliodunak izanen ez gardentasun baldintzak betetzen ez dituztenean, ez ulertzeko zailak direnean.

Ildo horretan, proposatu duen taldeak Kontsumo Zerbitzuaren bitartez Nafarroako Gobernuak dituen ikuskapen eta kontrol tresnak erabiltzera premiatzen du, zertarako eta berriz ere abusu egoerak gerta ez daitezen, zeinak ez diren hipoteketara mugatzen eta beste kreditu produktu batzuetan ere aurki baitaitezken, hala nola txarteletan, lehentasunezko partaidetzetan edo “swap” deiturikoetan.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 63. zk., 2013-06-10ekoa)