Publicada el Donnerstag, 23 de Mai de 2013

Ebazpen bat onetsi dute zeinaren bidez Nafarroako Gobernua gaitzesten den bere lege-betebeharrak ez dituelako bete Nafarroan Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiei lotutako produktuen salmenta zuzena arautzen duen Foru Legearen garapenari dagokionez

Bi hilabeteko epea ematen du, legea onetsi zenez geroztik ia hiru urte iragan ondoren, lehen sektoreari "dibertsifikatzeko eta hobetzeko" tresna bat emateko

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernuaren jokabidea gaitzesten den “ez duelako bete legez dagokion betebeharra, Nafarroako nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiei lotutako produktuen salmenta zuzena arautzen duen apirilaren 20ko 8/2010 Foru Legearen erregelamenduzko garapenari dagokionez”.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Foru Komunitateko Gobernua premiatzen den “gehienez ere bi hilabeteko epean onets dezan erregelamenduzko garapen osoa, Nafarroan nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiei lotutako produktuen salmenta zuzena arautzen duen apirilaren 20ko 8/2010 Foru Legea eraginkortasun osoz indarrean jartzeko”.

Zioen azalpenean, Aralar-Nabaik bultzatutako ebazpenak baieztatzen zuen ezen foru lege hori onetsi zenez geroztik “ia hiru urte” iragan diren arren, Nafarroako Gobernuak “ez duela prozedura bakar bat ere abiarazi legea erregelamendu bidez garatzearren; era horretan, bere betebehar legalei muzin eginez eta lehen sektorea garatzeko, dibertsifikatzeko eta hobetzeko tresna bat kenduz”.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 30. zk., 2013-03-18koa)