Gizarteratze Errenta arautzen duen Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzea onetsi dute
Krisiaren intentsitateak eta iraupenak eragindako beharrizan berriei erantzun nahi die, gutxienez langabezia-tasa % 10etik beherakoa izan arte
Parlamentuko Osoko Bilkurak aho batez onetsi du gaur Gizarteratze Errenta arautzen duen urtarrilaren 23ko 1/2012 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzea.
Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak aurkeztu duen Foru Lege proposamenaren xedea da “aurre egitea gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonek egun bizi duten egoerari eta krisiaren intentsitatearen eta luzatzearen ondoriozko beharrizan sozialen areagotze justifikatuari”. Horretarako, zenbait aldaketa proposatzen dira, “gutxienez Nafarroako langabezia tasa % 10 baino gutxiago izan arte indarrean egongo direnak”.
Helburu horrekin, 1/2012 Foru Legea aldatzea proposatzen da, izan ere, alde batetik inongo baliabiderik ez duten pertsonen oinarrizko beharrizanak betetzeko eta, bestetik, egoera dela-eta, lana galdu eta prestazio eta diru-laguntzak ahitu dituzten horien enpleguratzea errazteko zehaztutako ibilbide bikoitza ez da ia bete bigarren kasu horri dagokionez.
Horregatik, Gizarteratze Errenta “laneratze eraginkorrera” bideratuta egon behar deneko ideia berresten den arren, “denboran mantentzen den enplegu falta ukitzen ari den familia askori oinarrizko beharrizanak” betetzen laguntzea beharrezkoa dela aitortzen da.
Horretarako, prestazioa jasotzeko betebeharrak malgutzen dira. Era horretan, salbuespena ez da adinari lotuta egongo (25 baino helduagoa eta 65 baino gazteagoa), ez eta azkeneko seihilekoan sortutako baliabide ekonomikoei ere (dagokion hilabeteko gizarteratze errenta baino txikiagoa), eta, gainerako betebeharretara hedatuko da baldin eta “era objektiboan justifikatu daitezkeen arrazoiak” badaude.
Jasotze-aldiari dagokionez, eta berrikusten ari den arauaren zehaztasun faltari aurre egiteko, kobratzeko gehieneko epea 24 hilabetean baino gehiagoan luzatzeko beharrezkoak diren betebeharrak zehazten dira (sei hilero berritu ahalko da); horretarako 5. artikuluaren bigarren idatz-zatian egoera zehatzak gehitzen dira.
Era berean, gizarteratze- eta laneratze-akordioan egoera berriak gehitzen dira, halako moldez non eskatzailea bere “ezaugarri, beharrizan eta ahalbideen” arabera sartuko baiten gizarteratze- eta/edo laneratze-ibilbideetan.
Ildo horretan, departamentuak bideratu ahalko du bestelako diru-sarrera osagarririk ez duen pertsona eskatzaile bati legokiokeen gizarteratze errentaren gehienezko kopururainoko zenbatekoa, bai enpresa batera, bai entitate batera, baldin eta pertsona hori kontratatzen bada “sei hilabeterako edo gehiagorako”, eta kontratazio horrek “plantillaren handitze garbia” badakar.
Gizarteratze errentaren erabilera desegokiei dagokienez, proiektuak aipatu prestazioa “besterezina” dela dio eta, horrenbestez, “ezin izanen da betebeharren berme gisa eskaini; lagapen erabateko edo partzialaren xede izan; konpentsazio edo deskontuen xede izan, bidegabeki jasotako prestazioak itzultzeko ez bada; atxikipen edo bahituraren xede izan, salbu aplikagarri den Estatuko legeria orokorrean ezarritako kasuetan eta aurreikusitako mugekin”.
Prozedurari dagokionez, “laburtua eta lehentasunezkoa” izanen dena, “bi hilabeteko gehieneko epea” ezartzen da izapidetzen ari diren espedienteak baloratzeko, horrela, “administrazio-isiltasun positiboaren” bitartez baietsi dela joko da, baldin eta ebazpena epean jakinarazi ez bada.
Eskaera ezesten den kasuetan, aipatu prestazio ekonomikoaren ordainketa etenen da jakinarazpenaren datatik aurrera, eta “Administrazioak ezin izanen du eskatu ordura arte jasotako kopuruak itzultzeko”.
Gaur aintzat hartu den Lege proposamena Bildu, Aralar-Nabai, I-E eta atxiki gabekoenari gehitzen zaio, iragan 11n Osoko Bilkurak onetsi zuena. Asmoa biak ala biak batzorde txostengile baten barruan eztabaidatzea da.
• www.parlamento-navarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 42. zk., 2013-04-23koa)