Publicada el Donnerstag, 11 de April de 2013

Ebazpen bat onetsi dute zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak aldekotasuna adierazten duen Nafarroan egun ezarrita dagoen Babes Zibilerako sistemarekiko

Bildu-ren ekimenak utzi ezinezko zerbitzu publiko batez mintzo da eta arbuiatu egiten du esparru hori uki dezakeen murrizketa oro, dela ekonomikoa, dela langileen arlokoa

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak “aldekotasuna adierazten duen Nafarroan egun ezarrita dagoen Babes Zibilerako sistemarekiko”.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “pertsonen, haien ondasunen eta gure erkidegoko natur ondarearen segurtasun integrala bermatzen jarri dezan, utzi ezineko zerbitzu publiko gisa”.

Era berean eta hirugarren atal batean, Nafarroako Parlamentuak “arbuiatu egiten du babes zibilaren esparruan lan egiten ari diren erakunde publiko edo pribatuak uki ditzakeen murrizketa oro, dela ekonomikoa, dela langileen arlokoa”.

Zioen azalpenean, Bildu-k bultzatutako ebazpenak larrialdiak kudeatzeko sistemaren oinarriak mantentzearen alde egiten du, izan ere, sistema hori “integratua, eta bateragarria izateaz gain, egoera kaltegarri, arriskutsu edo katastrofikoetan egin beharreko lanak egoki koordinatu, zuzendu eta kontrolatzeko gai ere bada”.

Proposatu duen taldearen aburuz, 8/2005 Foru Legeak, ondorengo zenbait araurekin batera –esaterako, Nafarroako Larrialdietako Agentzia- “herritarren beharrizanei erantzuten” dien Babes Zibilerako sistema bat taxutu du.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 18. zk., 2013-02-18koa)