Publicada el Donnerstag, 11 de April de 2013

Eskubide Sozialen Gutun baterako Foru Legea aintzat hartzea onetsi dute

Gizarte babesa gizarteratze errenta onetsi aurretik zegoeneko antzeko parametroetan kokatu nahi da

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNren abstentzioarekin, Eskubide Sozialen Gutun baterako Foru Legea aintzat hartzea onetsi du gaur.
 

Bildu, Aralar-Nabai, I-E eta atxiki gabekoek bultzatutako Lege proposamenaren helburua da “gizarte babesa gizarteratze errenta onetsi aurretik zegoeneko antzeko parametroetan kokatzea”, hartara “sistematik kanpo dauden 4.000 familia ingururen egoera hobetzeko”.

Proposatu dutenen iritziz, “eskubide subjektibo” hau jasotzeko laguntzen baldintzak “gogortzearen” atzean dagoen “ekonomian oinarritutako” irizpideak” “gizartearen kohesioak okerrera egitea” eragin du, eta, “krisiak sortutako eta krisiaren kudeaketak okertutako” larritasun egoera dela-eta, beharrezkoa da kohesio hori desagertutako gizarteratze errentaren oinarriaren gainean berrezartzea.

Hori dela-eta, “haien eguneroko bizirauteko baliabide nahikorik ez duten familien egoera hobetzeko” asmoz, gizarteratze errentaren babes aukera hedatzea proposatzen da, halako moldez non gizarteratze errenta jasotzeko eskubidearen defentsarako plataformaren proposamenekin bat datozen alderdi berriak onartuko diren.

Horrela, Lege proposamenean oinarrizko errentaren hartzaile talde posible gisa jasotzen dira 65 urtetik gorakoak, hala, “adinekoek merezi ez duten bereizkeria eta bidegabekeria egoera bat zuzenduz”.

Gainera, “ez da laguntza jasotzeko epea mugatzen, eta, berau mantentzen ahalko da jasotzeko eskubidea izatea eragin zuen egoera eten arte”. Halaber, “administrazioaren isilunearen ondorioa aldatzen da; horrela bada, ezartzen da administrazioak ezarritako epeetan erantzunik ez emateak laguntza esleitzea ekarriko duela”.

Azkenik, Lege proposamenak indarrean dagoen Gizarteratze Errenta indargabetzen du, bai eta garatzen duten dekretu eta foru aginduak ere. Izan ere, esaten denez, “argi geratu da araudia ez dela nahikoa gizartearen kohesioa bermatzeko eta arriskuan edo baztertuta dauden biztanleen babesa bermatzeko”.

Ildo horretan, ziurtatzen da ezen “aurrekontuaren %1arekin 2011n 34 milioi eta 2012an 31 bideratu zitzaizkion arazo bat konponduko litzatekeela”.

· www.parlamentodenavarra.es
· Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 22. zk., 2013-02-26koa)