Publicada el Donnerstag, 21 de März de 2013

Espainiako Gobernua pertsona fisikoak tasa judizialak ordaintzeko betebeharretik salbuets ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek, eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta PPNk haren aurka emandako botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen den “hainbat arinen har ditzan hartu beharreko neurriak, pertsona fisikoak salbuetsita gera daitezen auzibideko tasak ordaindu behar izatetik, eta ziurtatze aldera inork ere ez ikustea mugatuta justizia eskuragarri izateko bere eskubidea, auzibideko tasa ordaindu ezin duelako”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpenak “lege honen xedea diru-bilketa gehiegizkoa” gaitzesten du. Izan ere, PPk abiarazitako kontrarreformaren bidez “egiazko babes judiziala” izateko eskubidea oztopatzen da eta pertsona fisiko eta juridiko guztietara hedatu da auzibideko tasen ordainketa, bai eta jurisdikzio zibilera, administrazioarekiko auzien jurisdikziora eta jurisdikzio sozialera ere.

Proposatu duen taldeak ohartarazten du ezen zuzenbiderako sarbidean egindako mugatzeak “berankortasuna” sustatzen duela, “eta, oro har, betekizunak ez betetzea. Hortaz, neurri horrek berak mesede egiten die beren betebeharrak betetzen ez dituztenei eta kalte egiten die eskubideak urratu zaizkien herritarrei”.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 110. zk., 2012-12-18koa)