Publicada el Freitag, 21 de Dezember de 2012

Espainiako Gobernua langabezia-babesa agortu duten pertsonentzako Prepara Planari eginiko murrizketak alda ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNK, SNk, Nabai-k, Bildu-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta PPNk haren kontra emandako botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen den “Prepara Planari abuztuaren 24ko 2372012 Errege Lege Dekretuaren bidez eginiko murrizketak baliogabe ditzan eta otsailaren 11ko 1/2011 Errege Lege Dekretua luza dezan”.

Hori guztia, ondokoak helburu: “enplegurako iragatea ziurtatzea, enplegu-politika aktiboen eta laguntza ekonomiko osagarrien arteko koordinazioa areagotzea eta gizarte bazterkeria ekiditea”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpenak “murriztapen ugariak” zalantzan jartzen ditu; hain zuzen, 400 euroko laguntza luzatzeko murriztapen horiek kanpoan uzten dituztelako “gazte gehien-gehienak, seme-alaba bakarra duten iraupen luzeko langabetu guztiak eta familiarik gabeko langabetu guztiak, baita peitutasunean badaude ere, aldi baterako kontratuak eduki dituzten langabetuak nahiz inolako prestaziorik jasotzen ez duten eta bere kide guztiak langabeziak dituzten 583.000 familiak”.

Ido horretan, lan-erreformak eragindako “hondamendi jasanezinak” sortzen ari duen “gizarte haustura” saiheste aldera, proposatu duen taldeak Prepara programa hasieran bezala mantentzea eskatzen du. Izan ere, 450.000 langabetu baino gehiagoren “enplegagarritasuna hobetzea ekarri du, “orientazio, prestakuntza eta birkualifikazio arloko neurri aktiboen konbinazioan” oinarrituta, eta, aldi berean, “errenta-laguntza bat emanez langabetuari”.