Ebazpena onetsi dute, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den ordezkari sindikalekin prozedura bat negozia dezan, bajan edo lizentzia batekin dauden langileak ordezkatzeko, halako moduan non ez den gutxituko herritarrei ematen zaien zerbitzuaren
Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk kontra emandakoekin, ebazpena onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “ordezkari sindikalekin prozedura bat negozia dezan, bajan edo lizentzia batekin dauden langileak ordezkatzeko, halako moduan non ez den gutxituko herritarrei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea”.
Mozioak beste bi puntu zituen. Lehenengoak, UPNk eta PPk haren kontra emandako botoekin, SNren abstentzioarekin eta Nabai-ren, Bildu-ren eta I-Eren babesarekin baztertu denak, Nafarroako Gobernuari dei egiten zion “bertan behera utz ditzan apurka-apurka ezarri dituen irizpideak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoaren eta haren menpeko erakunde autonomoen zerbitzuko plantillan sortzen diren lanpostu hutsak betetzeari dagokionez”.
Bigarrenak, UPNk, SNk eta PPNk kontra emandako botoekin eta Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek alde emandakoekin, Nafarroako Gobernuari aholkatzen zion “erretiroek sortutako lanpostu huts guztiak urtero betetzea”.
Zioen azalpenean, Bildu-k bultzatutako ebazpenak adierazten duenez “langileen arloko neurri jakin batzuen bidez gastua murriztea, zerbitzu publikoek okerrera egitea ekartzeaz gain –gizarte demokratiko, bidezko eta berdintasunezko baten zutabe nagusiak dira zerbitzu publikoak-, eragin negatiboa izaten ari dira gure erkidegoko langabezia-tasan, eta ondorioz, kalte egiten ari zaie familiei eta Nafarroako ekonomiaren aktibazioari”.
Zentzu horretan, proposatu duen taldeak ohartarazten duenez, erretiroek sortutako lanpostu hutsen % 10 soilik betetzen baldin bada, “pentsatzekoa da” langabezia handitzea, horrek Nafarroako ekonomiarako dakarren “zamarekin”.
Azkenik, nabarmentzen dute “zerbitzu publiko hobeak dituzten gure inguruko herrialdeak” direla krisiaren oldarrari “hobekien” eusten ari zaizkionak.
· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 70. zk., 2012-09-07koa)