Publicada el Donnerstag, 10 de Mai de 2012

Espainiako Gobernua doitze-neurrien ondorioz langabeziako prestazioak murriztu ez ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPN, SN, Nabai, Bildu eta I-Ek alde emandako botoekin eta PPNk kontra emandako botoarekin, ebazpena onetsi du gaur, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen den “ez ditzan beherantz berrikus edo alda gaur egun jasotzen diren langabezia-prestazioak Espainiako Gobernuko lehendakariak iragarritako doitze-neurri berriei begira, zeinak 2012rako Espainiako Aurrekontu Orokorretan jasoko baitira”.

Zioen azalpenean, SNk bultzatutako ebazpenak irizten du neurri horiek “gaurko eta biharko” langabetuen interesen “kalterako” direla, are gehiago horri gehitzen badizkiogu “patronaleko buruzagiek berrikitan egindako adierazpenak, geografikoki lekuz aldatzerik ez dutenei langabezia-eskubidea kentzeari buruzkoak” edo grebarako eskubide konstituzionala “murrizteko” aldaketei buruzkoak.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 22. zk., 2012-03-02koa)