Publicada el Donnerstag, 10 de Mai de 2012

Nafarroako Gobernua Foru Komunitateak Euroeskualdean parte hartzea berma dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SN, Nabai, Bildu eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPN eta PPNk kontra emandako botoekin, ebazpena onetsi du gaur zeinaren bidez Ganberak “Nafarroak Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Akitaniaren arteko Euroeskualdean parte hartzearen aldeko nahia adierazten duen”.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du, non Nafarroako Gobernua premiatzen den “lehenbailehen egin ditzan egin beharreko ekintza guztiak, Nafarroako Foru Komunitatea Euroeskualde horretan egotea ziurtatzeko”.

Zioen azalpenean, Nabai eta Bildu parlamentu-taldeek bultzatutako ebazpena iragan mendearen amaieran eta Europako esparruan Nafarroak, EAEk eta Akitaniak osatu zuten mugaz gaindiko Euroeskualdeari lotzen zaio. Berrikiago aurreko biek Foru Komunitateari egindako gonbita oroitarazi ondoren, “harremanetarako, trukerako eta proiektu komunetarako gune handi” horren arbuioa deitoratzen du.

Proposatu duen taldeak dioenez, 1958tik indarrean dagoen Euroeskualdearen figura, “azpiegiturak nahiz ikerkuntza eta berrikuntza politikak” bezalako esparruetan eskualdeen arteko lankidetzarako tresna bat da. “Eskala-ekonomietarako, mota guztietako sinergietarako eta kudeaketa-gaitasun handiagorako” duen erabilgarritasuna Euroeskualde “ugaritasunak” bermatzen du, hainbesterako da non Nafarroa baiten parte hartzen ez duen mugaldeko erkidego “bakarra”.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 22. zk., 2012-03-02koa)