Publicada el Freitag, 20 de April de 2012

Espainiako Gobernua gaur egungo beka-politika manten dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPN, SN, Nabai, Bildu eta I-Ek alde emandako botoekin eta PPNren abstentzioarekin, ebazpena onetsi du gaur Espainiako Gobernua premiatzen duena “gaur egungo beka-sistema manten dezan, aukera berdintasuna babestea eta ikasleria guztiaren inklusioa, hezkuntza bikaintasuna eta kalitatea lortzea ahalbidetuko duen eta denona den eskubidea dela ulertzen baita”.

Onetsitako ebazpena UPNk aurkeztutako eta SNk, proposatu duen taldeak, onartutako ordezkatze zuzenketa baten ondorio da.

Zioen azalpenean, SNk bultzatutako ebazpenak dio “ahalegina eta kalitatea sustatzearen aitzakia faltsuarekin” benetan “berdintasun eskubide eta irizpideak deuseztatu” nahi direla horrela, “hezkuntza komunitatearekin kontatu gabe, krisiaren zama ahulenen gainean ezartzeko; honela hezkuntzaren eta gizartearen arloko aukeretan atzerapausoak emanik”.

Amaitzeko, proposatu duen taldeak errepikatzen du hezkuntza-bikaintasunari , “ez soilik familiaren errentari” lehentasuna emateko asmoz beka-sistema aldatzeak “gazte askori ikasteko aukera kentzea” eragingo duela.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 22. zk., 2012-03-02koa)